Biography
Gallery (1)
Filmography (6)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Spanish actress | ||
Places | Spain | ||
is | Actor Film actor | ||
Work field | Film, TV, Stage & Radio | ||
Gender |
| ||
Birth | 1950, Arrasate/Mondragón, Debagoiena, Gipuzkoa, Spain | ||
Age | 75 years | ||
Residence | Arrasate/Mondragón, Debagoiena, Gipuzkoa, Spain | ||
Politics: | Herri Batasuna | ||
Notable Works |
|
Biography
Mariasun Pagoaga Amozarrain (Arrasate, Gipuzkoa, 1950) euskal aktorea da. Fagor Etxetresnak enpresako publizitate arduraduna izan zen 42 urtez, eta 1983-1987 bitartean Herri Batasuna alderdiko zinegotzia izan zen Arrasateko udalean. 2004an Arrasateko Doke Antzerki Taldean hasi zen, eta ordutik hainbat antzezlanetan parte hartu du. 2010ean egin zuen lehen papera zineman, 80 egunean filmean. Geroztik beste bederatzi filmetan parte hartu du, tartean Bi anai (2011), Loreak (2014), Lasa eta Zabala (2014) eta Handia (2017), eta Goenkale telesailean (2013-2015) ere agertu zen.
Biografia
Ikasketak eta lana
Batxilergo ikasketak bukatu eta ondorengo udan praktikak egiten hasi zen Fagor Etxetresnak enpresanko telefonogunean, eta Espainian Fagorrek zituen ordezkaritzetako kontuak eramaten laguntzen aritu zen. Udazkenean Copreci enpresan hasi zen lanean, eta handik urtebetera Fagorren deia jaso zuen, berriro Espainiako delegazioan kontuak eramateko. 1966an hasi zen korporazioan lanean, eta lanean zebilela mekanografia, takigrafia, ingelesa eta frantsesa ikasi zituen. Hala, 42 urtez Fagor markaren kudeaketa eraman zuen Espainian, Frantzian eta Marokon. 2008an erretiroa hartu zuen, 58 urterekin.
1983ko udal hauteskundeetan Herri Batasunaren zerrendetan aurkeztu zen, eta zinegotzi hautatua izan zen. Legealdi batez kultura eta hezkuntza arloetaz arduratu zen, 1987rarte. 1980an Irati tabernaren sorreran lagundu zuen, gerora Espainiako auzitegiek konfiskatua izan zen eta ondorioz Pagoaga herriko tabernen auzian deklaratzekotan egon zen.
Antzerkian hastea
2004an Goikobalu abesbatzaren sorreraren X. urteurrena zela eta Arrasateko elkarteen artean zer egin erabakitzeko bilera antolatu zuten, eta Pagoaga bere senarraren ordez joan zen. Arrasteri buruzko antzezlan bat egitea erabaki zuten, eta era horretan Eskuak Elkarri obra prestatu zuten. Ondoren Josemari Velez de Mendizabal idazleak antzerki talde bat osatzea proposatu zien partaideei, eta Doke Antzerki Taldea sortu zuten. Bertan ikasi zuen interepretatzen, eta taldearen zenbait obratan parte hartu du.
Zinema eta ospea
2010ean zinean debutatu zuen, 80 egunean filmean. Protagonistetako bat izan zen, eta egindako lanagatik Emakumezko Antzezpen Onenaren Saria eskuratu zuen Toulouseko Cinespaña jaialdiaren hamaseigarren edizioan, Itziar Aizpuru lankidearekin batera. Lan honek ekarri zion ezagutzaren ondoren Bi anai (2011) filmean parte hartu zuen eta El precio de la libertad (2011) telefilmean agertu zen.
2013an Goenkale telesaileko atal batzuetan agertu zen, Sor Marina mojaren paperean. Telesailaren 21. denboraldian (2014-2015) Amalia Lizardiren papera egin zuen. 2014an Tres mentiras filmean agertu zen, eta Lasa eta Zabala filmean Lasaren amarena egin zuen. Jon Garaño eta Jose Maria Goenagaren (80 egunean filmaren egileak) Loreak filmean paper txiki bat izan zuen. 2017ko Handia film arrakastatsuan cameo bat izan zuen. Bere azken lana Mateoren ama film laburra izan da. 2019an estreinatua, Pagoagak Moriarti Produkzioak ekoiztetxearekin egindako laugarren lana da.
Bizitza pertsonala
Gaur egun Arrasaten bizi da. Ezkonduta dago eta lau biloba ditu. Herrira erakundearekin eta Arteak Ireki plataformarekin kolaboratu izan du. Mundukide fundazioko kidea da.
Lanak
Filmak
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | 80 egunean | Maite | Protagonista |
2011 | Bi anai | Emakume zaharra | Sekundarioa |
2011 | El precio de a libertad | Telefilmea | |
2012 | Agur esatea | Josefina Savery | Ahotsa |
2014 | Tres mentiras | Josefa | Sekundarioa |
2014 | Loreak | Inaxi | Sekundarioa |
2014 | Lasa eta Zabala | Lasaren ama | Sekundarioa |
2017 | Handia | Amona 2 | Cameoa |
2019 | Jira eta Bira | Apaiza | Film laburra |
2019 | Mateoren Ama | Mari Tere De Jorge | Film laburra |
Telebista
Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak | Err |
---|---|---|---|---|---|
2010 | Euskal Kantuen Gaua 2010 | Bere burua | ETB 1 | "Salamankara" Itziar Aizpururekin | |
2013 | Goenkale | Sor Marina | ETB 1 | Gonbidatua | |
2014-2015 | Goenkale | Amalia Lizardi | ETB 1 | Denboraldi bat | |
2018 | Gure kasa | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Itziar Aizpuru" |
Antzerkia
- Eskuak elkarri (2004, Doke Antzerki Taldea). Testuaː Josemari Velez de Mendizabal.
- Gabonetako Ikuskizuna (2006, Doke Antzerki Taldea). Zuzendariaː Itziar Rekalde. Testuaː Pedro Ignacio Barrutia (jatorriz) & Josemari Velez de Mendizabal (egokitzapena).
- Iragana Iragan (2010, Doke Antzerki Taldea). Arrasate sortu zeneko 750. urtemugaren harira egindako obra. Zuzendariaː Itziar Rekalde. Testuaː Josemari Velez de Mendizabal.
- Paradisuko Atean (2012, Doke Antzerki Taldea). Testua: Josemari Velez de Mendizabal.
- Galderak (2014, Doke Antzerki Taldea). Zuzendariaː Itziar Rekalde. Testuaː Josemari Velez de Mendizabal
- Aingeru ala kurriloi? (2016, Doke Antzerki Taldea), Mirenen paperean. Zuzendaria: Vene Herrero Testua: Josemari Velez de Mendizabal.
- Hamaika Amaren Seme (Alaba) (2018, Doke Antzerki Taldea). Zuzendaria: Vene Herrero Testua: Josemari Velez de Mendizabal.
Bestelakoak
- Governors taldearen "Zuloan" abestiaren bideoklipa.
Sariak eta aitortzak
- Emakumezkoen Antzezpen Onena (Itziar Aizpururekin batera) - 16eme Cinespaña Toulouse, 2011. 80 egunean filmagatik.
Kanpo estekak
Erreferentziak
- ↑ «:: Mariasun Pagoaga ::» www.cineclubfas.com .
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. ««Aktore sekundario gisa ere asko ikasten da»» Berria .
- ↑ «Mariasun Pagoaga: "Udal mailako jardunean, gertutasuna eta politika nahastu egiten dira; hori da arazoa" - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ «Luze joko du Herriko tabernen auziak; gaurko ahozko saioekin hasi dira - Debagoiena» Goiena.eus .
- ↑ «Hilabeteotako bi makroepaiketen atarian, "libre" aldarrikatuz - Debagoiena» Goiena.eus .
- ↑ «Mariasun Pagoaga: "Posible dudan artean, antzerkiarekin jarraituko dut" - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ «'Lasa eta Zabala' filmean hartuko du parte Mariasun Pagoaga arrasatearrak - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La arrasatearra Mariasun Pagoaga se incorpora a la serie de EITB 'Goenkale'» El Diario Vasco 2014-09-07 .
- ↑ «Mariasun Pagoaga, 'Tres mentiras' filmeko protagonista - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ «Aitor Mantxola oñatiarra eta Mariasun Pagoaga arrasatearra 'Lasa eta Zabala' filmeko taldean - Debagoiena» Goiena.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mariasun Pagoaga volverá a la pantalla grande por cuarta vez» El Diario Vasco 2013-04-05 .
- ↑ Aranburuzabala, Aitziber. (2016). (pdf) Anaien arteko adiskidetasunaz. Puntuan (argitaratze data: 2016-06-10), 38-39 or..
- ↑ «Uribetxeberriaren egoera salatu eta aske uztea eskatzeko manifestazio nazionala Arrasaten - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ «"Aktibazio kulturaleko eguna" deitu du Arteak Ireki plataformak hurrengo zapaturako - Debagoiena» Goiena.eus .
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Pirritxek, Porrotxek eta Olentzerok emango dute gabon mezua Hamaikan» Berria .
- ↑ «'Paradisuko Atea' lanarekin Arrasateko mugak gainditu ditu Doke antzerki taldeak - Aramaio» Goiena.eus .
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d. «'Aingeru ala kurriloi?' - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus .
- ↑ «Mariasun Pagoagak aktore onenaren saria irabazi du Toulouse-en - Arrasate» Goiena.eus .