Maria Josefa Saavedra

The basics

Quick Facts

PlacesBolivia
isJournalist Lawyer Professor Educator
Work fieldAcademia Journalism Law
Gender
Female
Birth1904, La Paz, La Paz Department, Bolivia
Family
Father:Abdón Saavedra
The details

Biography

María Josefa Saavedra Daza (La Paz, Bolivia, 1904 – 2000?) kazetaria, abokatua eta gizarte-kudeatzailea izan zen. Emakume aitzindaria.

Biografia

Abdon Saavedra eta Celia Dazaren alaba, Señoritas lizeoan ikasi zuen, 16 urterekin sartu zen Zuzenbide Eskolan. Aitzindaria, UMSAn Zuzenbidea ikasi zuen lehen emakumea izan zen, non abokatu lanean hasi zen 1925ean. Unibertsitateko irakasle lanetan ere jardun zuen.

Bere ibilbidean, 1920ko hamarkadan La República aldizkarian emakumei buruzko orrialde bat izan zuen, eta Revista de Bolivia zuzendu eta bertan idatzi ere egin zuen. Parte hartu zuen Abokatuen Federazio Nazionalaren sorreran (1945) eta CONIF Emakumezkoen Erakundeen Konfederazioan (1958). Gurutze Gorriko presidentea izan zen eta Chacoko Gerra gertatu zenean, Gurutze Gorriko borondatezko erizain gisa sartu zen, eta bertan lagundu zien biktimei eta zaurituei.

Justizia Gorte Goreneko Ministro izendatutako lehen emakumea izan zen (1974-1976).

Lanak

Argitalpenak

  • Manual de Derecho Romano (1937)
  • Régimen jurídico de la menor de edad en Bolivia (1950)
  • El servicio social, nueva profesión de alto nivel y utilidad social (1952)
  • Política de bienestar social (1982).

Aitortzak

  • Andeetako Kondorra domina eman zion Boliviako Estatuak.
  • 1997an Martha Paredes Oviedok egilearen bizitzari eta obrari buruzko liburu oso bat argitaratu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 11 Sep 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.