Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
A.K.A. | Maria Carmen Lasagabaster Padilla | |
A.K.A. | Maria Carmen Lasagabaster Padilla | |
Places | Spain | |
was | Basque pelota player Athlete | |
Work field | Sports | |
Gender |
| |
Birth | 1 September 1925, Eibar, Spain | |
Death | 20 December 2011Eibar, Spain (aged 86 years) | |
Star sign | Virgo |
Biography
Maria Carmen Lasagabaster Padilla (Eibar, Gipuzkoa, 1925ko irailaren 1a - ib., 2011ko abenduaren 20a) euskal erraketista profesionala izan zen. Ia 50 urte bete arte jardun zuen frontoian. Pilota munduan “Amaia” izengoitiz ezaguna.
Biografia
Mari Carmenek Herri Eskolan ikasi zuen 13 urte bete arte. Ondoren umezain hasi zen. Bere ahizpa Ana Mari erraketistaren eredua jarraituz ordea, laster hurbildu zen pilota mundura.
Kirolari ibilbidea
Lehen pilotakadak ahizparekin eman zituen Eibarko Txaltxa Zelai frontoian. Ondoren Astelena pilotalekuko eskolan hasi zen, eta gero, Madrilgo Chiqui-jai frontoira joan zen, erraketista formakuntza jarraitzeko asmoz. Frontoi honetan egin zuen debuta, 1940ko urriaren 2an, 15 urte zituela.
1945ean, Bartzelonara joan zen bertako Principal Palacio frontoian jokatzera. 1955ean ezkondu egin zen, Rodolfo Giménez Pradarekin (Lizeoko eta Orkestra Sinfonikoaren klarinetista bakarlariarekin). Egoera berri horrek ostera, ez zuen jokalariaren kirol-ibilbidea eten. Jokatzen jarraitu zuen.
Maila oneko erraketista
Maila ona zuten erraketisten artean zegoen Mari Carmen, eliteko; Eugenia Iriondo, Maria Antonia Uzkudun, Agustina Otaola, Eladia Altuna, Maria Luisa Alberdi, Gloria Agirre, Lucia Areitioaurtena edota Rosa Soroa bezala. Lanaldi gogorra zuten arren, batzuetan goizez eta arratsaldez izaten baitzituzten partidak, ganorazko soldata zuten.
Luzaro kantxan jardun ondoren, ia 50 urte zituela (49 urte eta 9 hilabete), 1975. urtean, agur esan zion erraketari, Principal Palacio itxi zutenean.
Omenaldiak
- 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, beste zenbait erraketistekin batera.
- 2014ko apirilean Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan “Emakumea eta Euskal Pilota. Mujeres y Pelota Vasca” erakusketan, emakumeak euskal pilotan izan duen presentzia gogoan izan zen, eta euren lanari merezitako omenaldia egin zitzaienen artean zegoen MariCarmen.
Erreferentzia
- ↑ http://canales.diariovasco.com/esquelas/diario/2011-12-22/maria-carmen-lasagabaster-padilla-6653005.htm
- ↑ https://www.amazon.es/Erraketistak-Raquetistas-Jose-Maria-Urrutia/dp/8478490329
- ↑ https://atlasetniker.wordpress.com/2018/06/08/emakumea-eta-euskal-pilota-mujer-y-pelota-vasca/
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-06-25-07-00/hemeroteca_articles/de-cuando-las-mujeres-copaban-los-frontones
- ↑ http://www.manista.com/vii-emakumea-pilotari-eguna/
- ↑ http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/7_4_2014__12_29_41_Prentsa%20Oharra-Nota%20de%20Prensa.pdf?hash=1223adc3503a0d9c25f67e9cb4e079ff
Kanpo loturak
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lasagabaster-padilla-maria-carmen/ar-86962/ https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/maria-carmen-lasagabaster