Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Places | Spain | |
is | Businessperson Entrepreneur | |
Work field | Business | |
Gender |
| |
Birth | 7 January 1931, Ermua, Durangaldea, Biscay, Spain | |
Age | 94 years | |
Star sign | Capricorn |
Biography
Margarita Olañeta Izagirre (Ermua, Bizkaia, 1931ko urtarrilaren 7a) gizarte-ekintzailea, irrati kolaboratzailea, eta 2002tik 2016ra Eibar aldizkariko zuzendari eta koordinatzailea izandakoa da.
Biografia
Ermuko Erdikokalen jaio zen, Pedromarianeko etxean eta familia osoak aitita Pedro Mariaren gomutazko ezizen hori jaso zuen. Ignacio Izagirre Villak, jaiotzaz balmasedarra, eta Rosario Izagirre Aranburu ermuarrak edukitako bost seme-alabetan nagusiena izan zen. Aita Ermuko alkate izan zen ezkondu zenetik eta ama etxe azpian zuten taberna-dendaz arduratzen zen.
Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, aita espetxeratu ostean, desagertuta bolada luzea emanda, hilda azaldu zen Elgetarako kamino bazterrean. Gerrako umezurtz bezala, Margarik 14 urte bete arte Bilbon ikasi zuen, Deustuko San Jose ikastetxean eta irakaslea izateko ilusioa piztu zitzaion bertan. Ikaste sasoia amaituta, Ermura itzuli zen eta amari dendan laguntzen jarri zen, bertako kontu eta abarrez arduratuz.
1956an Jose Mari Kruzeta Alberdi eibartarrarekin ezkondu eta Eibarko Estaziño kalean jarri ziren bizi izaten. Lau seme-alaben guraso izan zen bikotea: Odile, Jorge, Elizabet eta Kepa. Irakurle amorratuak ziren senar-emazteok; Margaritaren esanetan herentzian seme-alabei laga ahal zieten altxorrik onena kultura zela irizten ziotelako, liburuz gainezka zuten Estaziño kaleko euren etxea, hormarik horma zer irakurriz beteta.
Ibilbidea
Sinesmen handiko emakumea, Vaticanoko II. kontzilioaren joera teologikoetan sakon hausnartutakoa zen eta katekista ibilitakoa Eibarko parrokiako taldean. Herriko ikastetxe publikoek erlijioko irakasle bat eskatu zutenean, bere burua aurkeztu zuen, pozarren. Urteak eman zituen irakasle, joan-etorrika eskolaz eskola, bere betiko ilusioa egi bihurtuz.
Eibar aldizkaria
Estaziño kalean, euren etxean bertan zegoen Eibar aldizkariaren bulegoa eta Jose Mari zen berorren zuzendari. 2002an, ustekabean hil eta Margari aldizkariari zegozkion paper, harpidedun zerrenda eta diru-kontuak herriko parrokoari eramatera joan zenean, honek zuzendari izatera animatu zuen. Beti aurrera jotzeko andrazkoa izanda, senarrak utzitako konpromisoari jarraipena eman nahian, erronka berriari gogotsu oratu zion: gaiak aukeratu, argazkiak sailkatu, kolaboratzaileak lortu, editoriala idatzi, artikuluak txukundu... ugariak ziren aldizkariaren edizioak eta gidaritzak eskatzen zizkion eginbeharrak.
Bere esanetan, aldizkariaren kargua hartzeak senarraren heriotzak lagatako hutsunea betetzen lagundu zion. Urtaroz urtaro ale berri bat kaleratuz, hiruhilabetekariaren zuzendari eta koordinatzaile lanetan 14 urtez jardun zuen, 2016an esker onez beteta agur esan zuen arte “aldizkariak lehen aldiz kaleratu zenetik herritarren babesa eta onespena" izan zuela gogoratuz. Aldizkariari esker herriaren parte sentitzeko, jende askorekin erlazionatzeko eta Eibarko sekretu guztiak ezagutzeko aukera eduki izanaren satisfakzioa zuen.
Irrati kolaboratzaile
Sasoi baten, SER kateari lotuta zegoen Radio Eibar irratiaren tertulietan parte hartu zuen. Tertuliakide gazte zein bera bezala adinean aurrera zihoazen herritarrez inguratuta, bere ikuspuntua partekatzen zuen entzuleekin, aktualitate, herriko gai, politika edo balore kontuak irrati-uhin bidez zabalduz.
Erreferentziak
- ↑ «Olañeta Izagirre, Margarita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus .
- ↑ «Cruceta Alberdi, Jose Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus .
- ↑ «Eibar aldizkaria, Margarita Olañetaren gidaritzapean argitaratzen den azken alea, kalean» Egoibarra.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «“Eibar’ aldizkariaren ardura lagatzen dut baina herriaren alde zerbait egiteko beste saltsaren batean sartuko naiz”» www.noticiasdegipuzkoa.eus .