Manez Etxeto

Lapurdiko bertsolaria
The basics

Quick Facts

IntroLapurdiko bertsolaria
PlacesFrance
wasSinger Bertsolari
Work fieldMusic
Gender
Male
Birth5 June 1789, Hasparren, France
Death25 September 1872Hasparren, France (aged 83 years)
Star signGemini
The details

Biography

Manez Etxeto Duhalde, ezizenez Katxo (Hazparne, 1789ko ekainaren 5 - Hazparne, 1872ko irailaren 25 bertsolaria izan zen.

Biografia

Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxoteia izena eman zioten; hortik etorri zitzaion ezizena. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes eta Zalbat.

Etxahunen garaikidea, barkoxtarrak bezala bizitza pobre eta erromesa eraman zuen.

Lanak

Bat-batean aritu zen baina ez zitzaion ezer bildu. Bertso jarri ezagunak:

  • Betiri Sants-i (hau da, goseari).
  • Azken judizioa kantua berarena da, batzuek Etxahunena edo Borddelena dela uste badute ere.
  • Pulunpa; 1824koa, Baionatik Montevideora zihoan itsasontzi bat hondoratu zenekoa.
  • Zenbait ikerketaren arabera (adibidez Piarres Xarritonen ustez) Galerianoaren kantua ez zuen protagonista zuzenak, hau da, Martin Larralde Bordaxurik idatzi, Katxok baino. Kontuan hartu behar da biak Elizaberrin bizi zirela eta Bordaxurik ez zekiela idazten.

Erreferentziak

  1. Frantseserako sortutako grafian Etcheto. Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolarien gaineko bere lanean Manez Etxeto erabiltzen du. Zenbait dokumentutan Joanes Etxeto edo Etcheto idatzita agertzen da; kasu honetan ez da izen hori duen itsasuarrarekin konfunditu behar.
  2. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 31. or.
  3. Armiarma.com. Ikus oharra;
  4. Nork eginak ditu galerianoaren bertuska?, Hazparneko Bertsulariak webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Katxo Hazparneko Bertsulariak webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.