Maixabel Lasa

Gipuzkoar politikari eta ekintzailea
The basics

Quick Facts

IntroGipuzkoar politikari eta ekintzailea
PlacesSpain
isPolitician Businessperson Entrepreneur
Work fieldBusiness Politics
Gender
Female
Birth1951, Legorreta, Spain
Age74 years
Family
Spouse:Juan María Jáuregui
The details

Biography

Maixabel Lasa (Legorreta, 1951-) ekintzaile bakezale gipuzkoarra da. Hastapenak Alderdi Komunistarekin egin eta gero, PSE eta "Gesto por la Paz" erakundearen inguruan jarraitu zuen.

2000ko uztailaren 29an, ETAk bere senarra erail zuen Tolosan, Juan Mari Jauregi alegia. Hurrengo urteetan, bakea, bizikidetza eta bergizarteratzearen alde lanean egon da. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria izan zen 11 urtez, 2001etik 2012ra, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin hasi eta Patxi Lópezekin jarraituta. Txema Urkijorekin lan egin zuen tarte hartan. Alargun moduan, parte hartu du berraskidetze topaketetan, hain zuzen ere bere senarra hil zuten Luis Carrasco eta Ibon Etxezarreta presoekin, 2011 eta 2014an hasita hurrenez hurren.

Besteak beste, "Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra" dokumental ospetsuan parte hartu zuen, Julio Medemen eskutik. Baina bakearen aldeko beste ekimen batzuetan kolaboratu du antzerkian ("Proyecto 43-2") edo beste arlo batzuetan.

"Memorial Joan XXIII per la pau" Saria eman zioten 2015ean Katalunian bakearen alde egindako lanagatik.

2018an, Maria Jauregi alaba hasi zen publikoki aldarrikatzen amaren mezu bera.

Erreferentziak

  1. "Los encuentros entre víctimas y disidentes de ETA en Nanclares. Un gran paso para la paz."
  2. Memorial Joan XXIII 2014: Maixabel Lasa."
  3. "Todos los presos de ETA tienen derecho a una segunda oportunidad".
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 31 Dec 2019. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.