Luis Maria Intza

Spanish beekeeper
The basics

Quick Facts

IntroSpanish beekeeper
PlacesSpain
wasBeekeeper
Gender
Male
Birth1934, Oñati, Spain
Death28 October 2018Tolosa, Spain (aged 84 years)
Politics:Herri Batasuna
The details

Biography

Luis Maria Intza Igartua (Oñati, Gipuzkoa, 1934 - Tolosa, Gipuzkoa, 2018ko urriaren 28a) euskal kooperatibista eta erlezain bat izan zen. Oñatin jaio eta Tolosan bizi zen.

Kooperatiben munduan egin zuen bere ibilbide profesionalaren parte handi bat, Tolosaldeko industriako kooperatiba baten buru izateraino. Beranduago ekonomia alorrez erabat aldatuz, lehen sektorean aritu zen untxi haztegi bat kudeatu eta alor horretako koordinazioa ere animatuz. Politikan ezker abertzalearekin lerrokatua, Tolosan Herri Batasunako zinegotzi izan zen.

Gipuzkoako erlezaintzaren eta apiterapiaren bultzatzaile ezaguna. Erleen produktuetan oinarritutako erremedioak munduan zehar pertsonalki ezagutzeaz gain, mundu osoko profesionalekin loturak landu zituen, horietako batzuk Euskal Herrira ekarri ere bai.

Erlategi propioa edukitzeaz gain, urte luzez Gipuzkoako Erlezain Elkartearen barruan lan egin zuen.

Azken urteotan erle txikiaren inguruan lan handia egin zuen; alegia, berriro erleak gizakiaren esku hartzerik gabe basatiak zireneko neurri txikiagora –4,9 milimetro ingurura, gaur azken mende eta erdiko manipulazioen ondorioz neurtzen dituzten 5,1-5,4 milimetroen ordez– itzularazteko ahaleginean, horrekin erlea sanoago eta indartsuago izango delakoan. Mundu osoan beste erlezain ezagun asko – Ed eta Dee Lusby, Michael Bush, Stephan Braun...– urratzen ari diren bide beretik duela dozena bat urte abiatu zen Intza beste erlezain gipuzkoar historiko batekin, Joxe Leunda Legazpiarrarekin.

Historia zaletasuna ere bazuen, horren lekuko, Pello Joxe Aranbururekin elkarlanean idatzitako Norteko Trenbidearen eraikuntza, ebaluaketa eta ondorioak liburua.

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 21 Feb 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.