Lorenzo Ascasibar Arana

Basque figurative sculptor
The basics

Quick Facts

IntroBasque figurative sculptor
PlacesSpain
isArtist Sculptor
Work fieldArts
Gender
Male
Birth1930, Elgeta, Spain
Age95 years
The details

Biography

Lorenzo Askasibar Arana (Elgeta, 1930) gipuzkoar eskultore figuratiboa da. Bergaran eskultore eta pintura ikasi eta landu ondoren, Bilboko Berreginen Museoan ikasi zuen. Estilo naturalista klasikoa landu du ugari, eta Estatu Batuetako bere egonaldian hilerrietako artelanak egin zituen. 1970eko hamarkadaren hasieran Estatu Batuetatik itzultzean, Euskal Herriko orduko joeren eragina izan zuen. Gaur egun Gasteizen dauka tailerra eta bizilekua. Askasibar euskal eskultore klasiko handien eskolaren azken ordezkaritzat jo daiteke.

Artelanak

Gazte zenean, armarri batzuk eta irudi txikiak egiten hasi zen, baina bere karrerako lehen enkargu handia izan zen Bizente Goikoetxearen omenezko eskultura, Aramaion (Araba). Euskal Herrian bi lanengatik da batez ere ezaguna: Manuel Iradierri eskainitako estatua (1956), Gasteizen, eta Frantzisko Garate dohatsuaren erretratua, Bilboko Deustuko Unibertsitatean.

Amerikako Estatu Batuetan lan egin zuen urte askotan. Bertan sortutako artelanen artean, aipagarria da New Yorkeko Saint Raymond hilerri katolikoan dagoen monolitoa, J.F. Kennedy presidenteari eskainia, eta Kristobal Koloni egindako monumentua Cunnecticuteko Stamforden. Bergaran, San Pedro Ariznoako elizan, berak egindako pietate bat dago: Zigorraldia (bertan, "Flajelaziñua" ere deitua). Euskal Herrian finkatu zenean, Gasteiz hartu zuen bizileku.

Artistari buruzko balorazioak

Askasibarren gaineko bibliografia eta arte-kritikarien analisiak ez dira asko. Haren artelana goraipatu zuenetako bat Jorge Oteiza izan zen, honela idatzi baitzuen:


«Askasibar Higinio Basterra handiaren eta Julio Beobideren ondorengo eta oinordeko duina da, biak ere Espainiako eskultura bibelotetik eta sentiberatasunetik askatu zutenak!»

—Jorge Oteiza


Oharrak

  1. Jatorriz gaztelaniaz (Kortadi Olano, Edorta (2009), 107. or.): "Ascasibar es un digno sucesor y heredero del gran escultor Higinio Basterra y de Julio Beobide, escultores que han librado a la escultura española del bibelot y del sentimentalismo!"

Erreferentziak

  1. Velez de Mendizabal, Josemari. «Lorenzo Askasibar Aramaion artista» Hots begi danbolinak . .
  2. Kortadi Olano, Edorta (2009): Guía de esculturas. Donostia-San Sebastián. 107 or.
  3. [|Sáenz de Gorbea, Xabier]. lea-artibai. . .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 29 Apr 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.