Leire Agirrezabalaga
Ibarrako mendi lasterkaria
Leire Agirrezabalaga Ezkurdia (Ibarra, 1987ko ekainaren 2a) gipuzkoar mendi lasterketaria da.
9 urte zituela hasi zen atletismoan. 2013an hasi zen mendi lasterketak egiten eta urte bikaina izan zuen, Espainiako Kopa eta Euskadiko txapelketa (Gorbeia Suzien lasterketan jokatua) irabazi zituen, baita beste hainbat lasterketa ere. 2014an Nazioarteko Ultra Trail batzuetan txapelduna izan zen, Transgrancanaria (82 km) eta Transvulcania maratoia hain zuzen ere. Garaipenez betriko bi urte izan ondoren lasterketen mundua uztea erabaki zuen.
Urte batzutan lasterketetatik aldenduta egon ondoren 2021ean T2T lasterketa irabazi zuen Tolosan.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |