Kattalin Agirre

Euskal mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea
The basics

Quick Facts

IntroEuskal mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea
PlacesFrance
Gender
Female
Birth28 August 1897, Sare, France
Death22 July 1992Ciboure, France (aged 94 years)
Star signVirgo
The details

Biography

Kattalin Agirre (Sara, Lapurdi, 1897ko abuztuaren 28a - Ziburu, Lapurdi, 1992ko uztailaren 22a) mugalaria eta Frantziako Erresistentziako kide izan zen, Bigarren Mundu Gerran.

Bizitza

Kattalinen berezko abizena Lamothe zen, baina Pierre Agirrerekin ezkondu ostean Kattalin Agirre izen-deiturez egin zen ezagun.

Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareetan parte hartu zuen bere bizitza arriskuan jarriz.

1941an Belgikako nazien aurkako erresistentziak Comète sarea sortu zuen. Euskal Herrian laguntzaile ugari atzeman zituen, haien artean Kattalin. Sare honen egitekoa naziek okupatutako Europan lurrera botatako hegazkinlari aliatuei Erresuma Batura ihes egiteko laguntza ematea zen. Hegazkinlariak erortzen ziren tokian jaso, ezkutatu, zaindu, osatu, Alemaniak okupatutako Frantziar Estatua goitik behera ezkutuan zeharkatu, Euskal Herrira iritsi, Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltar barrena pilotuak Britainia Handira heltzea ahalbidetzea. Sareak, beraz, Pirinioak zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu alemaniar zein espainiarrak saihestuz. Ingurune hartan, Kattalin Comète sarearen zutabe bilakatu zen. Kattalinek eta bere alaba Josephinek, Fifinek, Ziburuko etxean hartzen zituzten Bidasoa zeharkatu bezperan aterpea behar zuten hegazkinlari aliatuak. Florentino Goikoetxea izan zuten ama-alabek ezinbesteko bidaide abentura arriskutsu horretan.

Sariak eta ohoreak

Dominak

  • Bigarren Mundu Gerraren ondoren nazien kontrako erresistentzia taldeetan izan zuen parte hartze aktibo eta ezinbestekoa eskertuz, domina ugari jaso zituen gobernu aliatuen eskutik. Besteak beste, 1985eko uztailaren 14an Frantziako Ohorezko Legioko domina jaso zuen.

Kattalin Aguirre kalea

  • Kattalin Aguirre izeneko kalea edo karrika dago Ziburun, ekintzailearen omenez.

Askatasunaren bidea

  • Askatasunaren Bidea izeneko ibilbidea antolatzen du 1999 urtea geroztik Comète sareak erresistentzian jardun zuen ekintzaileen omenez.

Erreferentziak

  1. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/pages/14.pdf
  2. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/14/14121131.pdf
  3. http://ahaztuak1936-1977.blogspot.com/2009/09/los-amigos-de-la-red-comete-homenajean.html
  4. https://www.elmundo.es/yodona/2015/05/18/55538c04e2704ee4758b4585.html
  5. http://www.euskonews.eus/0358zbk/gaia35801es.html
  6. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/hemeroteca_articles/historia-ofizialaren-bidezidorretan-ahaztutako-protagonistak
  7. https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/6392236/kattalin-agirre-resistencia-francesa-red-comete-margot-nana/
  8. https://bpsgm.fr/aguirre-kattalin/
  9. https://www.foroporlamemoria.info/agenda_fm/2004/comete_sept2004.htm
  10. http://www.euskalkultura.com/espanol/noticias/antiguos-mugalaris-y-pilotos-aliados-participaran-en-septiembre-en-la-vi-travesia-de-la-red-comete
  11. http://www.euskonews.eus/0358zbk/gaia35801.html
  12. https://www.diariovasco.com/20070907/comarca/ciboure-errenteria-como-mugalaris-20070907.html
  13. http://info.kazeta.eus/euskalherria/comete-sareak-euskal-mugalariak-omendu-ditu-ziburun-eta-urrunan
  14. https://www.angulaberria.info/es/noticia/2014-11-09/travesia-de-la-red-comete-en-el-pais-vasco-el-12-13-y-14-de-septiembre
  15. https://www.gipuzkoan.eus/gureagenda/es/_q0_ps1_tfichaevento_oindex_d2015-09-12_h2015-09-13_c7_id113386_bd0/xvi._travesia_conmemorativa_de_la_red_com%C3%A8te_en_el_pais_vasco.html
  16. https://herribizia.errenteria.eus/es/2017/08/30/xviii-travesia-conmemorativa-de-la-red-comete-en-el-pais-vasco/

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 02 Mar 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.