Karmele Aierbe

Spanish politician and Basque language activist
The basics

Quick Facts

IntroSpanish politician and Basque language activist
PlacesSpain
wasPolitician Teacher Activist
Work fieldAcademia Politics
Gender
Female
Birth9 September 1951, Ataun, Goierri, Gipuzkoa, Spain
Death15 February 2022 (aged 70 years)
Star signVirgo
Politics:Herri Batasuna Euskal Herria Bildu
The details

Biography

Karmele Aierbe Muxika (Ataun, Gipuzkoa, 1951ko, irailaren 9a – 2022ko otsailaren 15a) gipuzkoar irakasle, politikari abertzalea eta euskaltzalea zen.

Ibilbidea

1988an Euskal Herrian Euskarazeko koordinatzailea izan zen.

Ezker Abertzaleko alderdi ezberdinetako kidea eta bozeramalea izan da.

Ataungo udaletxeko zinegotzi hainbatetan izan zen. Lehen aldiz, 1988ko ekainaren 1etik, 1988ko azaroaren 23 arte. Bigarrenez 1995eko ekainaren 17tik, 1999ko uztailaren 3ra eta, azkenik, 2015eko ekainaren 13tik, 2018ko urriaren 4ra.

1998an Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide aukeratua izan zen Gipuzkoako ordezkaritzan.

Batasuna alderdiko Mahai Nazionaleko kidea izan zen. 2008ko otsailean arrazoi honengatik atxilotua izan zen eta 2009ko apirilean utzi zuten aske.

2010an, Bilboko Euskalduna Jauregian Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak sinatutako Lortu Arte akordioaren sinatzaileeetako bat izan zen. Jaioterriko udalean zinegotzia izan zen Euskal Herria Bildu alderditik.

2014ko ekainaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundiak Frankismoaren auzitegiek jazarritako emakume gipuzkoarrak omenduz "Urrezko Bereizgarriak 2014" ekitaldeko partaide izan zen.

2016ko abuztuak 10ean Berriak bildu zituen bizitza politikoari buruzko hausnarketa eta pasartek, honako sailean: "Udako seriea. Politikari ohiak (II). Karmele Aierbe".

2019an, bere ibilbide politikoari eskainitako omenaldia jaso zuen Ataunen, besteak beste, Arnaldo Otegiren parte hartzearekin.

2021eko ekainean UEMAk ere omenaldia egin zion Amasa-Villabonako urteko batzar nagusian, euskararen alde egindako lana eskertuz

2022ko otsailaren 15ean hil zen, minbiziak jota Karmele Aierberi agur ekitaldi jendetsua egin zioten Ataunen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 01 Nov 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.