Julen Reketa

Spanish mountaineer
The basics

Quick Facts

IntroSpanish mountaineer
PlacesSpain
isMountaineer
Work fieldSports
Gender
Male
Birth3 May 1967, Bilbao, Spain
Age57 years
Star signTaurus
The details

Biography

Julen Reketa Anton (Bilbo, 1967ko maiatzaren 3 - ) mendigoizale laudioarra da.

Biografia

Lehen urteak Ugaon eman eta gero Laudion bizi izan da.

Txikitatik Pirinioak eta Alpeak izan ziren bere helburuak: Aneto, Vinhamala, Pocets, Mont Blanc, Matterhorn, Monte Rosa...

1996tik aurrera Europatik kanporako espedizio batzuetako kidea izan da. Hartutako esperientziarekin mendi-gidari profesionala bihurtu eta horretan ari da lanean egun, Mendiak eta Herriak elkartean.

Euskaltzalea, sarritan euskara eta mendia uztartzen dituzten ekimenetan esku hartu du, kasurako: Aiaraldeko berbalagun taldeei emandako hitzaldia edo hainbeste ikastetxetan burututakoak.

Espedizioak

Berarekin gehienetan joan den mendizalea Patxi Goñi irunberriarra da.

  • 1996: Pamir (Tajikistan); Vorobiev (5691 m), Txetirek (6400 m), Korgenevskaia (7105 m).
  • 1997: Cordillera Blanca Andeetan; Urus (5495 m), Ishinca (5530 m), TocLlarraju (6034 m), Waskaran (6768 m), Artesonraju (6025 m; hegoaldetik).
  • 1998: Tian Shan (Kirgizia); Jengish Chokusu (iparraldeen dagoen munduko zazpimilakoa da, 7439 m); euskal herritar baten lehen igoera.
  • 1999: Karakorum (Pakistan); Gasherbrum II (8035 m). Bere lehen zortzimilakoa.
  • 2001: Himalaia; Imja Tse (6189 m) eta Everest (8850 m).
  • 2003: Karakorum; Broad Peak (8047 m); ez zuen tontorra lortu eta 7500 mtan geratu zen. Patxi Goñi eta Alex Chicon lemoarraren laguntzaz “Nazioarteko bake eta laguntasun espedizioa” izena izan zuen.
  • 2004: Pamir-Alai; Ibn Sina tontorra (7134 m; lortutako altuera: 6500 m).
  • 2007: Kangchenjunga (8586 m; lortutako altuera: 8100 m). eta Íñigo de Pineda katalana espediziokidea hil egin zen
  • 2007: Muztagh Ata (Ekialdeko Turkestan); 7546 m, lortutakoa: 7300 m.
  • 2009: Elbrus (5642 m).
  • 2009: Kangchenjunga; ezin izan zen tontorrera heldu. Edurne Pasabanen espedizioari laguntza eman zioten.

Irakurketa

El recuerdo de Iñigo Pineda nos lleva al Kangchenjunga artikulua, Alberto Zerain, Pyrenaica aldizkaria, 236 zenbakia, 428-433.or.

Erreferentziak

  1. Hitzaldiaren berri Aiaraldeko berbalagunen blogean.
  2. Ofizialki hala deituta kirgizeraz, errusierazko Pik Pobedy edo Pobeda izenez ere ezaguna da. Uigurreraz Tömür.
  3. Espedizioa Berrian.
  4. AEB, Australia, Belgika, Pakistan eta Kanadako kideekin batera burutu zuten.
  5. Ofizialki hala deitua Tajikistanen, Avizena zientzialariaren omenez; Kirgizian Lenin Chokusu izena darama, sobietar garaikoa.
  6. Espedizioaren berri Goierriko Hitza agerkarian.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.