Juan Zelaia

The basics

Quick Facts

wasBusinessperson Businessperson
Work fieldBusiness
Gender
Male
Birth1920, Oñati, Debagoiena, Gipuzkoa, Basque Country
Death10 August 2016 (aged 96 years)
The details

Biography

Juan Zelaia Letamendia (Oñati, Gipuzkoa, 1920 – 2016ko abuztuaren 10a) enpresaburua eta euskaltzalea izan zen. Oñatiko lehen alkate jeltzalearen semea izan zen. Ingeniaritza ikasketak 1947an bukatu zituen Bilbon doktore tituluarekin, eta orduz geroztik hainbat enpresaren sorrerari eta jabegoari lotua egon zen. Besteak beste, Cegasa, Tuboplast eta Hidronor nabarmen daitezke, hiruron presidente izan baitzen. Horiez gain, beste enpresa batzuen partaide ere bazen, Noticias taldekoa esate baterako.

Gipuzkoak XX. mendean eman zituen hamar enpresa-gizon bikainenen artean aipatu zuen Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganberak, baina horrez gain euskalgintzan ere nabarmendu zen, bai eta kirolari eskaini zion laguntzan ere. Izan ere, Zelaiaren laguntzari esker egin ziren 1974ko Tximist Espedizioa eta 1980an Everestera egindako euskal herritar espedizioa. Azken horretan iritsi zen lehen aldiz Everest gainera euskal herritar bat (Martin Zabaleta). Euskal kulturaren eta euskararen alde ere lan handia egin zuen (ikastolak, UZEI, Everesteko Tximist espedizioa, txirrindularitza). Ildo beretik, Euskal Fundazioaren bultzatzailea eta presidentea izan zen. Fundazioaren helburua euskal kulturgintzaren sustapena izanik, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Lan Onari saria jaso zuen 2000. urtean, eta 2001ean Sabino Arana Fundazioaren saria ere eskuratu zuen. Urte berean, Pamiela argitaletxearekin batera, milioi bat pezetaz (6.000 euro) hornitutako Saiakera Saria sortu zuen.

Durangoko Azokako Argizaiola saria eman zioten 2008an, «enpresaren mundutik euskal kulturari eginiko ekarpenagatik», eta 2003an Anton Abadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2016ko abuztuaren 10ean hil zen, gaixotasun luze baten ondoren.

Ikus, gainera

  • 1974ko Tximist Espedizioa
  • 1980an Everestera egindako euskal herritar espedizioa

Erreferentziak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.