José Mujika Mujika

Spanish association football player
The basics

Quick Facts

IntroSpanish association football player
PlacesSpain
wasPolitician Athlete Football player Association football player
Work fieldPolitics Sports
Gender
Male
Birth3 August 1894, Ormaiztegi, Spain
Death18 April 1981Donostia-San Sebastian, Spain (aged 86 years)
Star signLeo
Family
Father:Serapio Muxika
Siblings:Gregorio Muxika
Education
Real Centro Universitario Escorial-Maria Christina
Sports Teams
Real Madrid CF
Real Unión
The details

Biography

Jose Muxika Muxika (Ormaiztegi, 1894ko abuztuaren 3a - Donostia, 1981eko apirilaren 18a) gipuzkoar legegizona eta politikaria izan zen. Serapio Muxikaren semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen, eta futbolaria izan zen gaztetan Irungo Real Unión eta Madrilgo Real Madrid taldeetan.

Eskuindar erregezalea zen eta Donostiako Diario Vasco egunkariaren sortzaile izan zen, beste zenbaitekin batera, 1934an. Eskuineko koalizioaren barnean zegoen Unión Regionalista Guipuzcoana taldeko hautagaia izan zen 1936ko hauteskundeetan eta, Espainiako Gerra Zibilean kolpistak hirian sartu eta gutxira, Donostiako alkate izendatu zuten (1936ko urria). Hala ere, jarrera ausarta agertu zuen frankisten gehiegikerien aurrean eta, ondorioz, 1937ko otsailaren 3an kargutik kendu eta erbesteratu egin zuten.

Historia gaiak landu zituen bere idatzietan. Obra nagusia: Carlistas, moderados y progresistas (1950, Karlistak, moderatuak eta progresistak).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Mugica Mugica, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . .
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.