José Javier Zabaleta

Spanish pelotari
The basics

Quick Facts

IntroSpanish pelotari
PlacesSpain
isBasque pelota player Athlete
Work fieldSports
Gender
Male
Birth8 March 1991, Spain
Age33 years
Star signPisces
Stats
Weight:83 kg
The details

Biography

Zabaleta
Izen osoa:Jose Javier Zabaleta Lasa
Jaiotza data:1991ko martxoaren 8a (29 urte)
Jaioterria:Etxarren, Arakil
( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Aspe
Postua:atzelaria
Altuera:1,87 m
Pisua:83 kg
Debutatze data:2011ko urtarrilaren 6a
Debutatze pilotalekua:Astelena pilotalekua

Jose Javier Zabaleta Lasa, pilota arloan Zabaleta deituraz ezaguna (Etxarren, Nafarroa Garaia, 1991ko martxoaren 8a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Aspe enpresarekin. Ezker-eskuin indartsu jotzen du pilota. Uneko atzelaririk hoberenetakoa da: izan ere, jotzailea izateaz gainera, pilota gutxi huts egiten du.

Bizitza

Amarekin hasi zen pilotan jokatzen, 4-5 urte zituela. Gero, 6 urterekin, Irurtzungo pilota eskolara jo zuen. Handik gutxira hasi zen Fermin Escuderorekin lanean.

Amateurretan bereganatu zuen atzelari bortitzaren ospea. 17 urte zituela, 2008ko iraileko azken asteburuan, 19 orduko epean, hiru txapel irabazi zituen: larunbat arratsaldean Lodosako Virgen de las Angustias torneoa, igande goizean Leitzako Torneoa, eta igande arratsaldean Amezketako Joxean Tolosa Txapelketa.

19 urte zituela, 2010eko urrian, Pauen amateurren artean jokatutako Munduko Pilota Txapelketan, binakako txapeldun izan zen senior mailan. Hurrengo urtarrilean egin zuen salto profesionaletara, Aspe enpresarekin. 2010eko Errege egunez egin zuen debuta, Eibarren, Titinekin. Urtebete lehenago profesional bihurtzea egina zion eskaintza Aspek, baina itxarotea erabaki zuen, Fermin Escuderok hala aholkatuta.

21 urte besterik ez zuela, 2013an, jokatu zuen estreinako aldiz Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Juan Martinez de Irujo lagun. Ustekabean, maila ikusgarria eman zuen: adituen artean adostasun zabala dago, txapelketako atzelaririk hoberena izan zela; partida txarrik ez zuen egin, eta titulua bereganatu zuen. Irujok asko lagundu zion horretan, pilota txarrak eta sakeak kenduz. Txapelketa osoko bikoterik hoberena izan ziren, nahiz eta finala, bi tantoz aurretik zihoazela (6-4), Pablo Berasaluze aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.

2018ko apirilaren 9an, bigarrenez irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Joseba Ezkurdia aurrelaria lagun, Danel Elezkano eta Beñat Rezusta aurkariak 22-9 mendean hartuta.

2019ko apirilaren 8an, berriz ere Binakako Txapelketa Nagusiaren finala jokatu zuen, berriz ere Danel Elezkano eta Beñat Rezusta aurkari zituela, eta Iker Irribarria aurrelaria lagun. Oraingoan galdu egin zuen, 22-19, partida ona jokatuta.

Kirol lorpenak

Profesionaletan

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
2013Martinez de Irujo - ZabaletaBerasaluze II.a - Albisu6-4Bizkaia
2018Ezkurdia - ZabaletaElezkano II.a - Rezusta22-9Bizkaia
2019Elezkano II.a - RezustaIrribarria - Zabaleta22-19Bizkaia

Lesionatuta erretiratu zen, orpazurda hautsita, 6-4 galtzen ari zela.

Amateurretan

  • 2010: munduko txapelduna, binaka, senior mailan.
  • 2010: Espainiako klub arteko txapelduna, binaka.
  • 2009: Lezo Torneoko txapelduna.

Erreferentziak

  1. Enpresaren webguneko fitxa
  2. Oihana GALLO eta Maider BETELU: «Jose Javier Zabaleta. Aspeko pilotaria», Guaixe, 2011-02-10.
  3. Imanol MAGRO: «Armstrongi barkatu zion gaztea», Berria, 2013-04-23.
  4. Imanol MAGRO: «Bizitakoaz ikasten», Berria, 2013-03-27.
  5. (Gaztelaniaz) «José Javier Zabaleta ha sido la gran revelación», Mundo Deportivo, 2013-04-10.
  6. Imanol MAGRO: «Zazpirekin, barrura», Berria, 2013-02-07.
  7. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «José Javier Zabaleta, zaguero de Aspe: "Estoy con golpe, con confianza y con ganas de jugar este tipo de partidos"», Noticias de Gipuzkoa, 2013-02-06.
  8. (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ: «Zabaleta da el golpe», 2013-02-11.
  9. (Gaztelaniaz) «Irujo y Zabaleta no tuvieron misericordia de Barriola», Diario Vasco, 2013-02-03.
  10. (Gaztelaniaz) Jon ORMAZABAL: «A Pablo Berasaluze se le fracturó mucho más que el talón de Aquiles», Gara, 2013-04-29.
  11. «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 . .
  12. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2018-04-09). «La tormenta perfecta» Deia . .
  13. «Elezkanok eta Rezustak irabazi dute binakako txapela» Berria . .
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.