Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Basque writer | |
Places | Spain | |
was | Writer | |
Work field | Literature | |
Gender |
| |
Religion: | Catholic church | |
Birth | 4 January 1740, Segura, Spain | |
Death | 23 February 1824Mutiloa, Spain (aged 84 years) | |
Star sign | Capricorn |
Biography
Jose Ignazio Gerriko Enatarriaga (Segura, Gipuzkoa, 1740ko urtarrilaren 4a - Mutiloa, Gipuzkoa, 1824ko otsailaren 23a) euskal idazlea eta Erromatar Eliza Katolikoko apaiza izan zen.
Biografia
Madrilen egin zituen filosofia eta teologia ikasketak. Mutiloako erretore izan zen 1762tik hil arte.
Bi liburukitan banatutako liburu bakarra idatzi zuen: Cristau Doctriña guztiaren esplicacioaren sayaquera. 1805. urte inguruan idatzi bazuen ere, 1858 arte ez zen argitaratu. Erakusaldiak dira liburuaren funtsa, Goierriko euskaraz idatziak eta galdera-erantzunen tankeran antolatuak. Hiztegian gazteleraren eragin nabarmena igertzen bazaio ere, prosa eredugarria darabil: "Como escritor, este autor ha tenido la suerte de ser muy ensalzado por unos y desconocido y tenido en menos por otros. (...) No hay que olvidar, al juzgar a estos viejos autores que ellos no se proponían hacer literatura desinteresada, sino escritos con un fin práctico de instrucción religiosa. Para el gusto moderno tiene excesivos castellanismos en su vocabulario, pero esto no quita que por muchos otros conceptos seaun verdadero maestro: en el empleo de verbo, en tantas palabras auténticas, hoy semiolvidadas, expresiones castizas, etc." (Villasante 1979, 225. or.).
Lanak
Erlijioa
- Cristau Doctriña guztiaren esplicacioaren sayaquera (1858, Mendizabalen alarguna)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
- «Jose Ignazio Gerriko», Literaturaren Zubitegia.