Jon Alonso

Basque writer
The basics

Quick Facts

IntroBasque writer
PlacesSpain
isWriter Translator
Work fieldLiterature
Gender
Male
Birth18 November 1958, Pamplona, Spain
Age66 years
Star signScorpio
Awards
Kritika Saria euskarazko narratibari2006
The details

Biography

Jon Alonso Fourcade (Iruñea, Nafarroa, 1958ko azaroaren 18a) euskal idazlea eta itzultzailea da.

Biografia

Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nafarroako Gobernuan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da, Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere. Idazle lanetan, Iruñeko Korrok literatur aldizkarian egin zituen lehen urratsak, beste hainbat idazleren gisan, hala nola Josetxo Azkona eta Mikel Taberna. José Saramagoren eta Julio Cortazaren lan bana euskaratu ditu. 1997an Joseba Jaka I. Literatura Beka eskuratu zuen, Camembert helburu eleberri-saiakera idazteko. 2007an, Argia aldizkarian idatzi zuen «Euskadi Sariak» artikulua, hainbat idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak agiria sinatzeko pizgarria bihurtu zen. 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.

Lanbas

Jon Alonsok sortutako pertsonai ezagunena Enekoitz Ramirez Lanbas dugu. Eleberri beltzaren tradizioan, Lanbas antiheroia dugu: etakide ohia, preso egondakoa, arte saleroslea eta lapurra, detektibe izan gabe ikertzaile lanetan aritzen da beti nahiko zorte txarrez. Orain arte hiru eleberrietan agertu da: Camembert helburu (1997), Zintzoen saldoan (2012) eta Hiri hondakin solidoak (2015). Lanbasen bidez, erabateko eszeptizismoaren ikuspuntutik, Alonsok kritika gogorrak eta, aldi berean, sarkastikoak egiten ditu.

Sariak

  • 1997an Camembert helburu Joseba Jaka I. Literatura Beka.
  • 2006an Erretzaileen eremua lanagatik Espainiako Kritika Saria jaso zuen.

Lanak

Nobela

  • Katebegi galdua (1995, Susa)
  • Hodei berdeak (2003, Susa)
  • Zintzoen saldoan (2012, Txalaparta)
  • Hiri hondakin solidoak (2015, Txalaparta)

Narrazioa

  • Erretzaileen eremua (2006, Susa)

Saiakera

  • Idiaren eraman handia (1995, Euskaltzaindia-BBK)
  • Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk (2001, Pamiela)

Saiakera - nobela

  • Camembert helburu. Toulouse-Lautrec mende bat geroago (1998, EEF - Susa)

Nobela - rapsodia

  • Euskal karma (2001, Susa)

Itzulpena

  • Lisboako setioaren historia, Jose Saramago (1998, Ibaizabal)
  • Antologia apetatsua, Julio Cortazar (2005, Txalaparta)

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.