Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Spanish military personnel | |
Places | Spain | |
is | Military personnel | |
Work field | Military | |
Gender |
| |
Birth | Pamplona, Merindad of Pamplona, Navarre, Spain | |
Death | 4 August 1939Bilbao, Biscay, Basque Country, Spain |
Biography
Joaquín Vidal Munarriz (Iruñea ? - Bilbo, 1939ko abuztuaren 4a) nafar militarra izan zen, Gerra Zibilean koronela izandakoa.
Biografia
1936ko uztailean Bilbon zegoen "Garellanoko 6. Batailoia"ren teniente-koronela izan zen. Uztailaren 20an Bilbotik Gasteiz konkistatzeko zutabea zuzendu zuen. Hala ere, uztailaren 22an jasandako bonbardaketa batek zutabe nahaspilatu eta defentsarako posizioak hartu zuten Legutio aurrean.
1936ko urriaren 1ean koronel bihurtua, ez zuen Legutioko guduan parte hartu, nahiz eta gudua bukatzear zela (1936ko abenduaren 10ean) Cueto ordezkatu.
1937ko hasieran Gipuzkoako mugan kokatu zuten Lekeitio, Markina, Eibar, Elgeta eta Elorrioko tropak zuzenduz. Martxoaren bukaeran miliziak berrantolatu eta Euzko Gudarostearen Bigarren Dibisioaren aginte lortu eta Bizkaian borrokatu zuen. Hala ere, ekainaren 19an Bilbo galdu eta Nino Nanettik ordezkatua izan zen. Atzealdean kokatuta, ekaina bukatu baino lehen Euzko Gudarostearen I. Gorputza zuzendu zuen Kantabrian. Uztailaren bukaeran Adolfo Pradak ordezkatua izan baino lehen, Santanderreko guduan kostaldea eta Santander bera defenditu zuen.
1937ko azaroaren 15ean, Espainiako Armadaren XIX. Gorputz zuzendu zuen Levanten. Ez zuen Teruelgo guduan parte hartu, Terueletik mendebalderantz zegoen eskualdea defendatzen ari zirelako. 1939ko martxoan Juan Negrínen gobernuaren aurkako Casadoren altxamenduan parte hartu zuen.
Liburuak
1910ean Toledon tenientea zela Ultimas glorias de la Marina Española liburua argitaratu zuen