Joanes Borda

French singer
The basics

Quick Facts

IntroFrench singer
PlacesFrance
isSinger
Work fieldMusic
Gender
Male
BirthLabourd, France
The details

Biography

Joanes Borda abeslari lapurtarra da. Guk talde historikoaren sortzailea izan zen Beñat Sarasolarekin batera 1968an. Geroago kide gehiago integratu zituzten: Panpi Lakarrieu, Pier Paul Berzaitz, Beñat Davant eta Eneko Labeguerie.

Ahotsa, gitarra eta hitz zorrotzak ziren talde honen kantaera indartsuaren oinarria. Euskal Herriak bizi zuen egoera politikoa salatzea zuten helburu, errebindikazioak zabaltzea.

1974an egin zuten beren lehen ikuskizuna ('Aita, seme, laborari').

2005ean bilduma bat kaleratu zuen taldeak, 30 urteko ibilbidea batzen zuena.

Diskografia

  • Presondegietan zuengatik (?)
  • Euskalduna naiz eta (?)
  • Laborarik, langile eta nagusi (Elkar, 1977)
  • Herria zain (Elkar, 1985)
  • Gerlarik ez (Elkar, 1987)
  • Arrozten (Elkar, 1990)
  • Bidez bide (IZ, 1995). Lan hau aurrekoak baino askoz jantziagoa zegoen (txirula, pianoa, kontrabaxua, trikitia, txeloa, perkusioak...) eta konposizio garaikideagoak biltzen zituen. Halaber, borroka kantuak ez ezik, sentimentalak eta lirikoak ere baditu lan horrek.

Kolaborazioak

  • Ortziken (Elkar, 1976)
  • Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (1996)
  • Gaur olerkiak, bihar presoak Euskal Herrirat! (1998)
  • Hamahiru (t)alde (IZ, 1997)
  • Manex Erdozaintzi-Etxart. Omenaldiko Kantaldia II (2004)

Erreferentziak

  1. Artola, Maite (1995-06-28) «Honelako diskoa egitea autokritikaren emaitza da.» Argia . .
  2. Euskal Karaokeak (2016-03-10) Euskalduna naiz eta (Guk) . .

Ikus, gainera

  • Euskal Musika garaikidea

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 29 Feb 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.