Joan Elias Intxaurrandiaga

Spanish sculptor
The basics

Quick Facts

IntroSpanish sculptor
PlacesSpain
wasArtist Sculptor
Work fieldArts
Gender
Male
Birth1735, Lesaka, Navarre, Spain
Death1800Albiztur, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain (aged 65 years)
Family
Father:Joan Bautista Intxaurrandiaga
The details

Biography

Joan Elias Intxaurrandiaga Rekondo (Lesaka, 1735- Albiztur?, c. 1800) eskultorea. Joan Bautista Intxaurrandiagaren eta Ana Rekondoren lau semeetatik gazteena da. Aita Alkizako alkatea zen 1735ean, baina Joan Elias Lesakan jaio zen aita bertan ziharduelako eliza eraikitzen.

Tomas Jauregi eskultorearen arreba Brigidarekin ezkondu zen. Uste denez koinatuaren eraginez hasi zen eskultore-lanak egiten. Estilo barrokoa landu zuen. Bere ogibideak eraginik, Azpeitia, Asteasu, Urretxu, Gabiria, Itsaso eta Albizturren bizi izan zen.

Alkizako erretore etxearen proiektua Joan Eliasek egina da, baldintza tekniko oso zehatzak emanez. Aurrekontua 66.255 errealetara iristen zen. Etxearen dotoreziak eta luxuak iritzi kontrajarriak sortu zituen herrian. Halere, proiektua errespetatu egin zen.

Alkizako Katalandegi eta Intxaurrandiaga bi baserrietako intxaurrandiagatarren belaunaldietako herentzia-kontuak garbitu zituen. Hogeita hamar urtetako lana izan zen, arazoa oso konplexua baitzen. Hiru belaunaldietako zama astuna, jaraunsleak Nafarroa, Madril, Zamora eta Ameriketan bizi ziren eta ondasun oparoak urte haietan inoiz tasatu gabe zeuden. Joan Elias, 1799an, Albizturren bizi zelarik, bere proposamenak onartu zituzten ondorengoek.

Erreferentziak

  1. http://www.oilategitik.net/11/artikuluak/joan-bautista-eta-joan-elias-intxaurraga-aita-hargin-maisua-eta-seme-eskultorea..
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2001). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (13489-1950). Alkizako udala, 464-465 or. ISBN 84-606-3058-7..
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 01 Sep 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.