Joakin Eugenio Perez de Senosiain

Spanish writer
The basics

Quick Facts

IntroSpanish writer
PlacesSpain
wasWriter
Work fieldLiterature
Gender
Male
Birth7 December 1886, Oieregi, Spain
Death1956Lekaroz, Spain (aged 69 years)
Star signSagittarius
The details

Biography

Joakin Eugenio Perez de Senosiain Arbelaitz, erlijio-izenaz Buenabentura Oyeregi (Oieregi, Nafarroa, 1886ko abenduaren 7a - Lekaroz, Nafarroa, 1956), nafar idazlea eta kaputxinoa izan zen.

Biografia

Eliza-ikasketak Iruñean eta Tuteran egin ondoren, 1910ean apaiztu zen. Damaso Intzarekin elkarlanean aritu zen, eta bion artean sortu zuten Irugarrengo Prantziskotarra (1913) aldizkaria, lehenbizi, eta Zeruko Argia (1919), gero.

Aldizkari horiek 1936 arte iraun zuten. Gerra ondoren, Artzai deia hilabetekaria sortu zuen, eta Zeruko Argiaren bigarren aldiari hasiera eman zion, 1954an, bera zuzendaria zela.

Obra nagusiak: Jesu Kristo gure Jauna´ren bizitza (1921), Pelegrin Mataróren obraren itzulpena; Aita Samuel Kaputxinoa. Gaurko izkillu edo arma (1922); Diccionario castellano-vasco y vasco-castellano de voces comunes a dos o más dialectos (1929).

Euskaltzain urgazlea izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.