Javier Ollo

Nafar abokatu eta politikaria
The basics

Quick Facts

IntroNafar abokatu eta politikaria
PlacesSpain
isLawyer Politician
Work fieldLaw Politics
Gender
Male
Birth4 June 1990, Alsasua – Altsasu, Spain
Age34 years
Star signGemini
The details

Biography

Javier Ollo Martínez (Altsasu, Nafarroa, 1990eko ekainaren 4a) nafar abokatu eta politikaria da. EAJren Napar Buru Batzarreko burukidea eta Geroa Baiko kidea, 2015az geroztik Altsasuko alkatea da. 2019ko hauteskundeetan Geroa Bairen hautagaia izan zen berriz, eta koalizioak gehiengo osoa lortu zuen Altsasuko udalean.

Bizitza

IES Altsasu BHIn ikasi zuen. Giza zientzietako Batxilergoa egin zuen, eta ohorezko matrikula lortu zuen. 2009 eta 2013 bitartean Zuzenbidean graduatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Ikasketa Amaierako Sari Berezia eskuratuz. Hurrengo ikasturtean Abokatutza Sarrerarako Masterra gauzatu zuen, eta praktikak burutu zituen ARPA Abogados consultores enpresan.

Ibilbide politikoa

Gaztetatik zegoen politikan interesatua, eta Nafarroa Bai zein EAJren herriko batzarretan parte hartzen hasi zen. 2011n EAJko kide egin zen. 2015ean Geroa Bairen Altsasuko herriguneko koordinatzaile izendatua izan zen. 2015eko udal hauteskundeetan koalizioaren alkatetzarako hautagaia izan zen. Geroa Bai lehen indarra izan zen, 5 zinegotzirekin, eta Javier Ollok alkatetza eskuratu zuen. Alkate izendatua izan zenean altsasuarrak eta zinegotzi guztiei eskerrak emateko eta zortea opatzeko hartu zuen hitza. Udala Altsasuren aniztasunaren isla zela eta konplexutasun hori arduraz kudeatzeko deia egin zion udalbatzari. “Pluralitateak entzuten, hitz egiten eta akordioak egiten jakitea eskatzen digu”. Ezberdintasun ideologikoak akordioak lortzeko oztopo ez izatea eskatu zuen. “Herritarrek hori eskatzen digute. Hori bermatzeko erantzukizun garbia daukat”.

2016an EAJk bere lurralde batzarrak berritu zituen. Unai Hualdek Manu Aierdi ordezkatu zuen NBBko lehendakari gisa, eta aldaketa horren ondorioz Javier Ollo NBBko kide izendatua izan zen.

Altsasu auziaren harira protagonismoa lortu zuen Estatuko komunikabideetan. Justiziaren proportzionaltasuna eskatu zuen uneoro, eta horregatik zenbait mehatxu jaso zituen, besteak beste Falange Españolaren aldetik. 2017an Union de Guardias Civiles elkarteko ordezkaritza hartu zuen udaletxean, eta hauek bilera grabatu zuten ezkutuan, OkDiario komunikabidearentzat. Auziaren harira zenbait alderdi politikok zein komunikabidek Altsasuko herriaren irudi faltsu bat saltzen dutela salatu izan du, eta herriaren aniztasuna aldarrikatu du.

2019ko udal hauteskundeetan Geroa Bairen zerrendaburua izan zen berriz. Koalizioak emaitza historikoak lortu zituen, 10 zinegotziko gehiengo osoa eta botoen %60tik gora eskuratuz.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 29 Feb 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.