Irati Bilbao

Singer and jazz musician
The basics

Quick Facts

IntroSinger and jazz musician
PlacesSpain
isJazz musician Singer
Work fieldMusic
Gender
Female
Birth28 January 1992, Durango, Durangaldea, Biscay, Spain
Age32 years
Star signAquarius
Education
University of the Basque Country
Musikene
The details

Biography

Irati Bilbao Gandarias (Durango, Bizkaia, 1992ko urtarrilaren 28a) jazz musikaria, abeslaria eta antzerkigilea da. Bakarkako lehen diskoa grabatu zuen 2020an, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Errabal zigilu pean eman zuen argitara, Begin izenarekin.

Biografia

Artearen historian graduatu zen EHUn eta kudeaketa kulturalari buruzko postgradua ere egina du. Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian Jazz Kantua ikasketak egin ditu 2016an hasita.

Musikari ibilbidea

Iratik umetatik izan du musika zaletasuna. Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan txikitatik flauta ikasle izan zen. Aspalditik dabil berriz, jazzaren eszenan . Besteak beste, honako proiektu hauetan: Irati Bilbao Quintet, Ekuru, Josu Bergara + Akorde Txikiak, Gospel Six, Xahu, Bilbao Lindy Band eta Manixa Jazz Choir. Reunion Big Band taldean aritu da 2020.urtera arte, Musikeneko ikasleen Big Band-a.

1937ko Durangoko Bonbardaketen 83. urteurrenean "Martxoak 31" abestiari ahotsa jarri zion.

Emanaldiak

Hainbat emanaldi eskaini ditu bere abeslari ibilbidean. Aipagarrienen artean ondorengoak:

  • Durangoko Plateruena Kafe Antzokian Ekuru taldearekin (2020). Musikeneko Reunion Big Band-ekin (2020).
  • Bilboko Guggenheim Museoko terrazan (2020).
  • Donostiako Jazzaldian, Victoria Eugenia Antzokian, Reunion Big Band taldearekin (2019).

Antzezlari ibilbidea

Jazzbana Ensemble konpainia

2021ean sortu zen taldea. Irati Bilbao, Oskar Lakunza (saxofoia eta pianoa), Iñigo Cuenca (tronpeta), Alvaro Zarzuela (tronboia, helikoia eta pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua, perkusioa eta gitarra) eta Rakel Arbeloak (bateria eta perkusioa) osatzen dute taldea. Taldekideek Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian ezagutu zuten elkar.

Taldearen lehen lana Bidaia on, amona Braulia! ikuskizuna izan zen.

Emakume erreferenteak

Jazzaren historia ezagutarazteaz gainera, emakume musikariei euren garrantzia aitortzea da Jazzbana Ensemble taldearen beste helburuetariko bat. "Musika modernoan, beste hainbat alorretan legez, emakumeak gizonezkoak baino ezezagunagoak dira, baina egon, egon dira emakume musikagileak. Egia esan, abeslariak izan dira gehienak eta irudi horri ere buelta eman gura zioten. Emakumezko pianista edo bateria-jotzaileak egon dira, baina ez dira hain ohikoak izan. Garrantzitsua da horrelako erreferenteak sortzea, jendeari arraro ez egiteko emakume bat bateria jotzen ikustea.

Bilbaok berak Bidaia on, Amona Braulia! obra horretan lehenengoz hartu zuen tronpeta jendaurrean eta erreferenteak izatearen garrantzia azpimarratu zuen:

"Bateria-jotzailea naiz eta sekula ere ez dut eduki erreferentziazko emakumerik. Hori garrantzitsua da haurrentzat, baina baita nagusientzat ere, beste jende batek egiten duela ikusita norberak ere egitea posible dela ikusteko"

Bidaia on, amona Braulia! ikuskizuna, 2022

Bidaia on, Amona Braulia!

Jazzbana Ensemble konpainiarekin egindako lehen lana izan zen. Sarah (Irati Bilbao durangarra) da Bidaia on, Amona Braulia! ikuskizuneko protagonista. Erronka handia izan zen Bilbaorentzat. Musikaz aparte, beste dohain batzuk ere erakutsi behar izan baitzuen. Antzezteko egin behar den  esfortzua  handia, antzeztu egin behar izan baitzuen eta denbora guztian oholtzan egoteak fisikoki esfortzu handia izan baitzen.

Irati Bilbaok durangaldeko Anboto astekarian azaldu zuen lan horren helburua:

"Musika klasikoari dagokionez, gazteek eta nagusiagoek badute formakuntza bat, baina ez dute musika modernoa ezagutzen. Ume batek jarraitzeko moduko istorioa eskaini gura genuen, musika modernoaren historiaren zertzelada batzuekin, baina astun egin barik."

Eduki didaktikoagaz istorio bat kontatzen duen antzezlana da emaitza, eta zuzeneko musika ere badu bidaia hori girotzeko: dixiea, bluesa, gospela, swinga eta bebopa doinuak, besteak beste, New Orleanseko historian murgiltzeko

Diskografia

  • Begin bakarkako lana (2020).

Sariak

  • 2019an Durangoko Udalak antolatutako II.Abesti Feministen Lehiaketa irabazi zuen Amaiur Azkaraterekin batera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 29 Jul 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.