Inozentzio Aierbe

Spanish priest
The basics

Quick Facts

IntroSpanish priest
PlacesSpain
wasPriest
Work fieldReligion
Gender
Male
Birth28 December 1912, Uharte-Arakil, Spain
Death22 September 2001 (aged 88 years)
Star signCapricorn
The details

Biography

Inozentzio Aierbe Irañeta (Uharte Arakil, 1912ko abenduaren 28a - 2001eko irailaren 22a) apaiza izan zen. Uharte Arakilen (Nafarroa) munduratu zen, aita Idiazabalgoa (Gipuzkoa) zuela. 1945etik aitzina Aralarko Done Mikelen santutegiko kaperau izan zen. Santutegia eta izen bereko Kofradia biziberritu zituen. Euskara sustatzeko Nafarroako Kontseiluko kide izan zen.

Jakintza alorrean, Aralarkoari buruz idatzirikoen bilketa lanak egin zituen, eta Nafarroako Erkidegoko egunkarietan eta aldizkari espezializatutan argitara eman hainbat artikulu idatzi zuen.

Euskaltzale zinezkoa, bere laguntzaz eta bere esku ziren Santutegiko lurretan paratu zuten Euskal Telebista ikusi ahal izateko Nafarroan izan zen lehenengo errepikagailua. Aginteak zer egingo zuen ere, Atarrabiako Paz Ziganda ikastolako gurasoen ekimenez, 1986ko otsailaren 28an ahalbidetu zuen ETBren seinalea Iruñera iristea.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.