Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Biography
Iker Gimeno Anglada (Castro Urdiales, 1981eko urtarrilaren 20a) traineru estropadetako patroia da. Kontxako Bandera eta TKE Liga bana eskuratu ditu besteak beste.
Kirol ibilbidea
Castro Urdialeskoa izanik herriko taldean hasi zen arraunean. 2001 urtean Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera eman zion Jose Luis Kortak eta orduan lortu zuen bere aurreneko titulu handia. Urte horietan ordea patroi handiak fitxatu zituen Castrok (Asier Zurinaga, J.M. Lujanbio, Joseba Arbona...) eta Iker Gimeno bigarren taldeko patroia izan zen. 2005ean bihurtu zen La Marinera traineruko patroi ofiziala. Urterik onena 2008 eta batez ere 2009 denboraldietan izan zituen, Castro Urdialesek arraunean inoiz izan den tripulazio onenetakoa gidatu baitzuen.
2011n krisialdia iritsi zen Castrora eta ordutik hainbat taldetan aritu da Iker Gimeno.
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
Castro Urdiales | 1995-2001 |
Pedreña | 2002-2003 |
Castro Urdiales | 2004-2011 |
Santurtzi | 2012-2013 |
Astillero | 2013-2014 |
Zierbena | 2015-2016 |
Kaiku | 2017 |
Astillero | 2018 |
Deustu | 2019 |
Palmaresa
- Kontxako Bandera (1): 2008.
- TKE Liga:
- Txapeldun (1): 2009
- Bigarren (1): 2008
- Espainiako Txapelketa (1): 2001
- Kantabriako Txapelketa (2): 2010, 2013
- Zarauzko Ikurrina (2): 2008, 2009.
- El Corte Ingles Bandera (1): 2009.