Helena Bayona

Nafar dokumentalgilea
The basics

Quick Facts

IntroNafar dokumentalgilea
PlacesSpain
isJournalist Filmmaker Documentary filmmaker Political scientist
Work fieldFilm, TV, Stage & Radio Journalism Politics
Gender
Female
BirthPamplona, Basin of Pamplona, Merindade of Pamplona, Spain
The details

Biography

Helena Bayona Carlos (Iruñea) kazetari, politologo eta dokumentalgile feminista, Pikara Magazinen idazten du eta Romipen (2019) dokumentalaren sortzailea da.

Biografia

Iruñan jaioa eta D ereduan ikasia. Ijitoekin izandako lehenenego harremana bere izeba bati esker izan zuen. Ondoren, EHU-n kazetaritza ikasi eta gradu amaierako lanerako Gaz Kalo-Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federaziorekin, Pikara Magazinarekin elkarlanean eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzarekin Mordiendo el aire (2017), bere lehenengo dokumentala ekoiztu zuen. Ondoren, Zientzia Politikoa ikasi zuen eta bitartean, Romipen (2019) ekoiztu zuen. Bere hitzetan:

Gaz Kalo-ko zuzendariak hauxe esan zidan behin: landa eremuko ijitoentzat egindako lehenengo lana da, eta Romipen "payo"-entzako dokumentala da. (Deia, 2019)

Romipen-en zazpi emakume ijito elkarrizketatu ditu, haien artean Silvia Agüero. Emakumeek pairatzen duten arrazakeria salatzeaz gain, feminismo hegemonikoari ere kritika egiten diote:

Feminismo hegemonikoak alboratu egin dituela sentitu izan dute elkarrizketatutako batzuek, eta zentzu horretan, Romipen-en feminismoa birpentsatu beharraren ideia bada. Ez da gauza berria, feminismoa etengabe ari baita eraldatzen, baina eztabaida feministak aberastu dezakeela uste dut. "Soldata berdintasunaz hitz egiten ari zinetenean, gu oraindik ez ginen lan mundura iritsi", dio batek. "Sei ume eduki nahi ditudala esaten dudanean, feminismo zuriak zalantzan jarriko du nire erabakia", beste batek. (Deia, 2019)

Bere dokumentalak hainbat zine jaialditan estreinatu dira, besteak beste, Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian (NIFF, ingelesezko siglekin),

Filmografia

  • Mordiendo el aire. Kalis/Romis: emakume ijitoak berdintasunerako bidean (2017)
  • Romipen (2019)

Argitalpenak

Kazetaritza artikuluak
  • El Congreso de Periodismo Feminista por dentro (Pikara Magazine, 2019)
  • ROMIPEN (Pikara Magazine, 2019)
  • La Caza de Brujas de ayer, el feminicidio de hoy (Pikara Magazine, 2019)
  • Agitar las conciencias para transformar el presente (Pikara Magazine, 2017)

Sariak eta Aitortzak

  • 2019an Pávez Sarietarako nominatua izan zen.
  • 2018an, EHUko Francisca de Aculodi saria (IV. edizioan)

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Dec 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.