Gonzalo Chillida

Spanish painter and sculptor (1926-2008)
The basics

Quick Facts

IntroSpanish painter and sculptor (1926-2008)
A.K.A.Gonzalo Chillida Juantegi Gonzalo Txillida
A.K.A.Gonzalo Chillida Juantegi Gonzalo Txillida
PlacesSpain
wasArtist Painter Sculptor
Work fieldArts
Gender
Male
Birth12 January 1926
Death5 July 2008 (aged 82 years)
The details

Biography

Gonzalo Txillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1926ko urtarrilaren 12a - Donostia, 2008ko uztailaren 5a) gipuzkoar pintorea izan zen. Eduardo Txillida eskultorearen anaia eta Juan Txillida Ameztoi margolariaren aita zen.

Biografia

Bere ibilbide artistiko luzean estilo anitz landu bazituen ere, betiere paisaia gai nagusitzat harturik, azken urteetan giro poetiko eta espiritualak sortu zituen, errealismoari uko egiten ez zioten paisaietan. Bere lana Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo erakutsi zuen, eta alor horretan aipagarria izan zen, besteak beste, 1997an Donostiako DV galerian Mari Puri Herrerorekin batera egin zuena.

1999an bere seme Juan Txillida Ameztoirekin lankidetzan, Donostiako Benta Berri auzoko parrokia berriko aldare nagusia osatu zuen. Espazio horretan, bat egiten dute Gonzalo Txillidaren egunsentia aurkezten duen horma-lan handi batek eta bere semearen eskultura bik.

2001. urtean, Espainiako Gobernuak Arte Ederretako Merituari ematen zaion Urrezko Domina eskaini zion.

Erreferentziak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.