Gaizka Salazar
Gatibu eta EraBatera taldeetako bateria-jolea
Gaizka Salazar Pérez (Bilbo) Gatibu musika taldearen bateria-jolea da.
Haimar Arejita gitarristak eta Alex Sardui abeslariak (Exkixu taldeko kide ohia zena) sortu zuten Gatibu taldea 2002an. Biek Txulufrina eta arrosa herri-kantuen diskoan parte hartu zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) dira beste bi taldekideak. Zoramena lehen diskoa kaleratu zutenez geroztik, gazte askoren arreta bereganatu dute, gauaz, sexuaz edota maitasunaz bizkaieraz abesturiko kantu fresko eta zuzenei esker.
Beste taldetan ere partu hartu du: Suzko Itzalak, Einbigu, Frik, Aikor eta The Rabid Harpy. EraBatera taldea osatu zuen 2018an.
EraBatera