Florencio Ansoleaga

The basics

Quick Facts

PlacesSpain
wasArchitect Archaeologist
Work fieldEngineering Social science
Gender
Male
Birth27 October 1846, Pamplona
Death21 December 1916Pamplona (aged 70 years)
The details

Biography

Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruñea, 1846ko urriaren 27a - ib., 1916ko abenduaren 21a) nafar arkitekto eta arkeologo bat izan zen.

San Fernando Arte Ederretako akademiako kidea, Nafarroako monumentuen batzordeko lehendakariordea, Bartzelonako Elkarte Artistiko-arkeologikoko kidea eta Frantziako Arkeologi elkarteko kidea izan zen. Telesforo Aranzadirekin elkarlanean Exploración de cinco dólmenes de Aralar liburua idatzi zuen (1915); baita Nafarroako arte eta arkeologiari buruzko beste zenbait obra ere. Iruñeko udal-arkitektoa izan zen. Alde Zaharreko zenbait etxeren proiektuez arduratu zen. Nafarroako Euskara Elkargoaren sortzaileetariko bat izan zen (1878).

Kaleak

  • Florencio Ansoleaga kalea, Iruñeko Alde Zaharra

Erreferentziak

  1. Florencio Ansoleaga. Nafar Ospetsuak (Gaztelaniaz)
  2.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Ansoleaga Elizondo, Florentzio .


Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.



The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 23 Aug 2019. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.