Faustino Aizkorbe

The basics

Quick Facts

PlacesSpain
isArtist Sculptor Painter
Work fieldArts
Gender
Male
Birth20 July 1948, Olloki, Spain
Age76 years
Star signCancer
Education
École d'Art de Pampelune
The details

Biography

Faustino Gil Aizkorbe (Olloki, 1948ko uztailaren 20a), nafar margolari eta eskultorea izan zen. 1973az geroztik etengabe aritu da munduan zehar hainbat erakusketa egiten: Iruñean, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Espainiako zenbait hiritan ez ezik, Alemania, Hong Kong, Tokio, Korea, Suitza, Chicago, New York, Florida eta Venezuelako zenbait aretotan ere bai. Sevillako 1992ko Expo Erakusketan Itsasketako aretoan erakutsi ziren bere lanak. Horrez gainera, Iruñeko Sarasate pasealekuan, Barañaingo (Nafarroa) Rafael Alberti plazan, Gartziriainen (Nafarroa) eta Arabako Estibalitz santutegian ditu bere obrak ikusgai. Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalerako muralak, Lekarozko (Nafarroa) eskolaren mendeurrenerako eskultura eta beste hainbat tokitarako irudiak ere egin ditu. Sarien artean, 1974an "Larraona Eskola" arte-lehiaketan 1. Pintura Saria eta Ohorezko Aipamena eskuratu zituen, eta 1987an Pollençako (Palma de Mallorca) IV. Nazioarteko Lehiaketan urrezko domina.

Eskulturak

  • Artikulazio flotatzailea (1988, Iruñea)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Ezker, Alicia. «Faustino Gil Aizkorbe» Auñamendi entziklopedia . .
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.