Eusebio Gurrutxaga

Gipuzkoar industrialari, enpresaburu eta politikaria
The basics

Quick Facts

IntroGipuzkoar industrialari, enpresaburu eta politikaria
PlacesSpain
wasIndustrialist Businessperson Politician
Work fieldBusiness Politics
Gender
Male
Birth14 August 1827, Zumaia, Spain
Death28 June 1902Zumaia, Spain (aged 74 years)
Star signLeo
The details

Biography

Eusebio Gurrutxaga Txapartegi (Zumaia, 1827ko abuztuaren 14a - ibidem, 1902ko ekainaren 28a) industrialari, enpresaburu eta politikari gipuzkoarra izan zen.

Nicolas Gurrutxaga Arsuaga donostiarraren eta Faustina Txapartegi Egaña zumaiarraren semea zen.

Zementua era tradizionalean fabrikatzen hasi zen 1849an. 1858-1959 artean, "Nuestra Señora de los Dolores" fabrika eraiki zuen, lehen zementu-fabrikatzat jotzen dena, gaur egun Arroa Behera bezala ezagutzen den tokian. 1888an "Sindicato de Cementos rápidos de Zumaya" sozietatearen sorreran parte hartu zuen. Gurrutxagaren zementua, besteak beste, Point du Gave-n edo Zokoa, Miarritze eta Brest-eko portuetan erabili zen. 1895eko Bordeleko erakusketan, fabrika urrezko domina jaso zuen.

Zumaiako alkate hautatu zuten behin baino geihagotan , haren agintaldietan uren ekartzea egin zen eta 1887an portuko lanak onartu ziren.

Hainbat aldiz foru diputatua izan zen, Gipuzkoako diputatu nagusia hirugarren barrutiko ondokoa, 1865eko uztaileko Ordiziako batzarretik, 1872ko uztaileko Tolosako batzarrean berrautatua.

Zumaiako Fermina Uriarterekin ezkondu zen 1850ean.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 22 Feb 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.