El Vasco de la Carretilla

The basics

Quick Facts

PlacesArgentina Spain
Gender
Male
Birth27 November 1885, Pamplona, Spain
Death9 June 1964Puerto Iguazú, Argentina (aged 78 years)
Star signSagittarius
The details

Biography

Guillermo Isidoro Larregi Ugarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1885eko azaroaren 27 - Argentina, 1964ko ekainaren 9) euskal jatorriko argentinarra izan zen, Patagoniatik Buenos Airesera oinez eskorga batekin bidaia egin zuelako oso ezagun egin zena. Hori dela eta El Vasco de la Carretilla ezizena jarri zioten.

Bizitza

1885ean Iruñean jaioa, Arrotxapea auzoan bizi izan zen. Hamabost bat urterekin —1900ean edo— Argentinara heldu baino lehen, Ipar Afrikan eta Hego Amerikako hainbeste herrialdetan ibili zen. Hastapenetan itsasgizon aritu zen. 1918an Patagoniara jo zuen eta Cerro Bagualen (Santa Cruz) petrolioa ustiatzen egin zuen lan. Hor zegoela eta lagunartean apustua egin zuelako hasi ziren bidaiak:

  • Lehena: ospetsu bihurtu zuena, beste guztietan hainbeste arrakastarik lortu ez zuelako. 1935eko martxoaren 25ean Comandante Luis Piedrabuena (Santa Cruz) hirian hasi eta Buenos Aireseraino. Hiriburura 1936ko maiatzaren 24an heldu zen. Hamalau hilabetetan 3400 bat kilometro egin zuen.
  • Bigarrena: Coronel Pringlesetik (Buenos Airesko probintziako hegoaldea) La Quiacaraino (Jujuy, Boliviako mugan), 1936ko urriaren 10etik 1938ko abenduaren 28ra. Zazpi probintzia zeharkatu zituen: Buenos Aires, Córdoba, La Rioja, Catamarca, Tucumán, Salta eta Jujuy, 2.900 bat kilometro.
  • Hirugarrena: Villa Maríatik (Córdoba) Santiagora (Txile). 1940ko uztailaren 1etik 1941eko ekainaren 5era. Etsita amaitu zuen, Txilen ez baitzuten bat ere ezagutzen; 1.100 bat kilometro egin zituen eta Txilez gain Córdoba, San Luis eta Mendozako probintziak zeharkatu zituen.
  • Laugarrena: Trenque Lauquenen (Buenos Aires) 1943ko maiatzaren 20an hasi eta Iguazu ur-jauzietatik hurbil 1945ean amaitu zena. Buenos Aires, Entre Ríos, Corrientes eta Misiones zeharkatu zituen.

Oro har 22.000 kilometro baino gehiago egin eta hamahiru urte ibiltzen pasatu eta gero, Misionesen egin zuen etxea eta 1964an Puerto Iguazún hil zen. Bidaiak egiteko babesleak lortzen eta irudia saltzen aitzindaria izan zen, egunkariei hiri bakoitzera sartzen zeneko berriak saldu eta argazkiak postal moduan saltzen zituelako.

Bibliografia

  • Txema Urrutia: El Vasco de la Carretilla, Txalaparta, Tafalla, 2001. ISBN 84-8136-220-4

Bere omenez

  • Chacabucoko (Buenos Airesko probintzia) 1990ean zabaldutako Euskal etxeak Centro Vasco Guillermo Larregi du izena.
  • Bere lehen bidaian erabili zuen eskorga Luján hiriko museoan utzi zuen; hortxe dirau, egun Complejo Museográfico Provincial "Enrique Udaondo" izena duen museoan.
  • 1985ean, jaiotzaren mendeurrenean, Puerto Iguazúko Mbororé Museoan bere omenezko erakusketa antolatu zen.
  • 1986an Piedra Buenako plazatxo bati bere izena eman zioten.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Larregi
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 May 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.