Domingo Igarabide

Sendalari, petrikilo, segalari
The basics

Quick Facts

IntroSendalari, petrikilo, segalari
PlacesSpain
wasHealer Runner
Work fieldHealthcare Sports
Gender
Male
Birth1829, Betelu, Navarre, Spain
Death17 September 1915Betelu, Navarre, Spain (aged 86 years)
The details

Biography

Domingo Igarabide (Betelu (Nafarroa Garraia)-1829- ib., 1915eko irailaren 17a) Juanagorri izengoitiz ezaguna, izen bereko baserrikoa baitzen, korrikalari, segalaria eta petrikilo trebea izan zen.

Biografia

Domingo korrikalari ospetsua izan zen. Erresistentzia handiko gizona izan zen. Sega apustuetan eta lasterketetan parte hartu zuen, Betelu eta Ordizia arteko mendi ibilbideko garaipena ospetsua izan zelarik. Petrikilo gisa ere ospe handia izan zuen. Gizona apustuzalea zen, bestetik, baina ez korrikarako bakarrik, beti, animaliaren bat aposturako prest edukitzen baitzuen etxean.

Juanagorritarrak

Beteluar honek familia ederra izan zuen. Seme batzuk haurrak zirela hil bazitzaizkion ere, beste batzuk gurasoen jokabideari jarraitu zioten eta aitaren mailara iritsi ziren. Domingoren seme zaharrena Martin Miguel zen. Bere denborako aizkolari eta korrikalari onenetakoa bezala ikusi ondoren, Ameriketako bidea hartu zuen. Juan Ignazio izan zen bigarren semea. Hau ere korrikalaria zen, baina bertsolaritzan ezagunagoa izan zen. Bertsolaria eta korrikalaria izan zen Santiago, Domingoren hirugarren semea, baina petrikilotan erakutsi zituen honek bere dohainak, eta sendaketa harrigarriak egin zituen. Laugarren semea, Fermin, hau ere bertsolaria izan zen eta Argentinara alde egin baino lehen, honek ere, korrikalari ona zela erakutsi zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 29 Jan 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.