Biography
Also Viewed
The basics
Quick Facts
Gender |
|
The details
Biography
Clara Gangutia Elizegi (Donostia, 1952) gipuzkoar margolaria da. 1988an atzera begirako erakusketa zabala eskaini zion Donostiako San Telmo Museoak. Irakasle izan zuen Antonio Lópezen bidetik, pintura hiperrealista landu du. Azken urteotan irakaskuntza eta sorkuntza uztartu dit; kritikariek diotenez, 1990eko hamarkadan gero eta garrantzi gehiago eman die bere lanetan xehetasunei, hala nola aukeratzen dituen gai eta paisaien monumentaltasunari. Bakarkako azken erakusketa handiak Madrilen egin ditu: Leandro Navarro galerian 1998an eta 1999an, eta Centro Cultural Conde Duquen 2000. urtean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.