Carlos García Adanero (Talavera de la Reina, Toledo, Espainia, 1967ko otsailaren 7a) UPNko politikaria da.
Nafarroara hiru urte zituelarik etorria, abokatua da ogibidez, zuzenbidean Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu baitzen. UPNn 1987an sartu zen. Barañaingo zinegotzia 1991 eta 1996 bitartean izan zen, baita Nafarroako Parlamentuko kidea 1991tik ere. 2003-2007ko legegintzaldian alderdiko bozeramailea izan zen.
Ikus, gainera
| Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |