Bixen Itxaso González (Pasaia, 1957) gipuzkoar politikaria da. Gaztetan mendizalea izan zen eta 1987an Everestera joan zen Luis Bárcenask antolaturiko espedizio batean. IX. legegintzaldiko PSE-EEko eusko legebiltzarkidea da. Pasaiako Sozialista Elkarteko idazkari nagusia da. Halaber, bertako alkatea izan zen 1995-1999 artean eta 1999tik aurrera zinegotzi karguan jarraitzen du udal berdinean.
Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |