Bego Zubia Gallastegi (Arrasate, Gipuzkoa, 1965) kazetaria, dokumentalgilea eta Unibertsitateko irakaslea da.
Biografia
Bego, Informazio Zientzietan lizentziaduna da, Kazetaritza espezialitatea egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean
Kazetari ibilbidea
- Arrasate Press (kazetari lnaneta)
- Egin (Arrasateko korrespontsal, Debaldea ataleko koordinatzaile, Gizartea saileko buru)
- Gara (Nazioarteko erredaktore eta Gizartea saileko buru)
- 2005etik aurrera Elhuyar: Teknopolis zientzia-dibulgazio saioan (ETB 1, ETB 2) gidoilari/erredaktorea.
Dokumentalgile
Film luze dokumentalen zuzendaritza
- Sagardoa Bidegile (2016). Zuzendari eta gidoigile. Donostiako 63. Zinemaldiko Culynari atalean estreinatu zen.
- Urak aske (2022). Zuzendari eta gidoigile.
- Erresistente (2023). Zuzendari.
Irakasle
- Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza I eta Ikus-entzunezko Komunikazioa sailetan irakasle (guztira 4 ikasturte).
Sariak
- 2017. Euskal Ingurumen Kazetaritza Saria , “Gau bat Pirinioetako desmanarekin” ikus-entzunezkoarekin.2022. VII Premio de Periodismo Foro.
- Transfiere (finalista). Deskarbonizazioa helburu lanarekin.
Erreferentziak
Kanpo estekak