Antonio Elortza Muxika

Spanish sports official
The basics

Quick Facts

IntroSpanish sports official
PlacesSpain
wasSports official
Work fieldSports
Gender
Male
Birth1911, Legazpi, Spain
Death1976Donostia-San Sebastian, Spain (aged 65 years)
The details

Biography

Antonio Elortza Muxika (Legazpi, Gipuzkoa, 1911 - Donostia, Gipuzkoa, 1976) kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan zen, eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea. Elortzak sustatu zuen 1965ean Donostiako belodromoa eraikitzea, eta urte hartan bertan Munduko Txirrindularitza Txapelketa Donostian jokatzea lortu izanaren arduradun nagusietako bat izan zen. Lan horren guztiaren omenez jarri zioten Antonio Elortza belodromoa izena Donostiako belodromoari.

Bizitza

Kirola sustatzen egindako lanak ezagutza ugari ekarri zizkion eremu geografiko guztietan: dela Donostian, dela Gipuzkoan, dela Espainian, dela nazioartean. Hona hemen aipagarrienak:

  • 1965eko urriaren 29an, Donostiako Hiriaren zilarrezko domina eman zioten.
  • 1964an, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak urrezko domina eman zion.
  • Espainiako Kirol Merituaren zilarrezko bi domina jaso zituen, 1964an bata eta 1965ean bestea.
  • Nazioarteko Txirrindularitza Amateurraren Federazioak (FIAC) urrezko dominaren saria eman zion.

Sari horiek guztiak kirol jarduera zabaltzeko eta sustatzeko izan zuen ardurarengatik jaso zituen. Baina, nagusiki, txirrindularitzan nabarmentze da Elortzaren eragina, eta arlo horretan izandako kargu garrantzitsuetan azaltzen da haren lanaren maila aipagarria:

  • Donostiako Belodromoaren Kirol Sozietatearen presidente.
  • Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren presidente (1960tik).
  • Espainiako Txirrindularitza Federazioaren presidenteorde (1963an).
  • Nazioarteko Txirrindularitza Amateurraren Federazioaren (FIAC) presidenteorde.
  • Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren (UCI) presidenteorde.
  • Espainiako Batzorde Olinpikoko (COE) kide, 1973tik.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.