Anne-Marie Lagarde

The basics

Quick Facts

PlacesSpain
isWriter Researcher
Work fieldAcademia Literature
Birth1944, Laguinge, Laguinge-Restoue, canton of Tardets-Sorholus, France
Age81 years
Education
University of Pau and Pays de l'Adour
University of Bordeaux
The details

Biography

Anne-Marie Lagarde (Liginaga, Zuberoa, 1944) idazlea, ikertzailea eta feminista da.

Bizitza

Anne-Mariek haurtzaroa artzain eta dantzarien familian igaro zuen.Ibilbide akademikoa berriz, luzea du bizkarrean. Literatura eta Letra Modernoak ikasi zituen Paueko Unibertsitatean, Psikologia Orokorra eta Soziala Bordeleko Unibertsitaten, Euskal Ikasketak Baionan. Txomin Peillen eta Mari-Jean Saureten zuzendaritzapean idatzi zuen doktorego tesia: Universe psychique des basques: une instauration de la symétrie des sexes.(Euskaldunen univer psikikoa: sexuen simetriaren ezarpena) L’Harmatan argitaletxeak laburturik argitaratu zion atzera, Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes (Euskaldunak: gizarte tradizionala eta sexuen simetria) izenburupean.

Antropologiaren arloko makina bat artikuluk darama zuberotarraren sinadura, baita bi eleberrik ere (Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea eta Au chemin de Maia). Euskal tradizioko parekidetasun ereduez eta gizarte modernoko ezberdintasunen jatorriaz hainbat ikerketa egin ditu.

Argitalpenak

Liburuak

  • Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes. L’Harmatan argitaletxea.
  • Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea.
  • Au chemin de Maia

Aldizkarietan

  • 2001: Euskal gizarte tradizionalaren izaera, La mujer en Euskal Herria, Basandere, Donostia/St Sébastien.
  • 2006: Loi de prohibition et statut traditionnel de la femme basque, Bulletin du Musée Basque, hors série, Bayonne.
  • 2015. Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari jendartean. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria,  1130-5738, zenb. 92, 2015, orriak. 5-24.
  • 2016: La fabrique du nom dans le monde ancien basque.1e partie, Bulletin du Musée Basque 186 zk., Bayonne.
  • 2017: La fabrique du nom dans le onde ancien basque 2e partie, BMB 188, Bayonne.
  • 2017: Egalitarianism and Gender in the Traditional Basque Country", in The Basque Moment, Argitaratzailea Xabier Arregi Gordoa Andreas Hess, Center For Basque Studies, University of Nevada, Reno, Nevada, USA.

Hitzaldiak

Hainbat hitzaldi ere eman ditu, besteak beste:

  • Hi eta ni parekide hitanoan. Euskara eta feminismoa uztartu zituen Bizitokik 2013an Behauzeko egoitzan (Nafarroa Beherea). Anne Marie Lagardek euskal jabekidetasuna azaldu zuen, toka-noka alokutiboaren bidez.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 01 Sep 2023. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.