Biography
Gallery (1)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Spanish actor | |
Places | Spain | |
is | Actor | |
Work field | Film, TV, Stage & Radio | |
Gender |
| |
Birth | Etxebarri, Spain |
Biography
Andrea Mora Ahedo (Etxebarri, Bizkaia, 2000) euskal aktorea da, batez ere Goǃazen 6.0 telesailean duen paperagatik ezaguna. Horretaz gain zenbait antzerki obratan parte hartu du eta bi websailetan agertu da. Gaur egun Arte Dramatikoak ikasten dabil Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan.
Bizitza
Basauriko Arizko ikastolan eta Urbi institutuan ikasitakoa da. Lehen Hezkuntzako 5. mailan antzerkigintza izan zuen eta horrek antzerkirako zaletasuna piztu zion, baina antzerki akademiak oso garestiak zirela eta ez zuen antzerkigintzarekin beste kontakturik izan DBHko 3. mailara arte. Bilbao Eszena antzerki eskolan ibili zen batxilergoko lehen mailara arte, eta gerora Bilbaina Elkartean antzerkia egiteko aukera izan zuen. Antzerki amateurra, klasikoa zein poesia egin izan ditu bertan, hainbat obratan antzeztuz. Gaur egun Bilboko Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ikasten ditu musika, kantua, dantza, antzerki fisikoa eta interpretazioa.
Goǃazen telesailaren seigarren denboraldiko protagonistetako bat da. Sara izeneko neska islamiarraren papera egingo du.
Erreferentziak
- ↑ Ibañez, Maider (2019-11-29) «Andrea Mora: “Aniztasuna aberatsa da, integrazioa beharrezkoa eta errespetua oinarrizkoa”» Geuria . .
- ↑ «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus . .
- ↑ Urkizu, Urtzi «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria . .