Biography
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Basque writer | |
Places | Spain | |
was | Priest Writer | |
Work field | Literature Religion | |
Gender |
| |
Birth | 17 June 1912, Lekeitio, Spain | |
Death | 19 May 2004Deba, Spain (aged 91 years) | |
Star sign | Gemini |
Biography
Anastasio Arrinda Albisu, zenbait idazketan Anes Arrinda eta Anes Lazkau´ko, (Lekeitio, Bizkaia, 1912ko ekainaren 17a - Deba, Gipuzkoa, 2004ko maiatzaren 19a), apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria.
Biografia
Aita ete lekeitiarra zen, Ternuara arrantzara zihoan euskal kapitaina. Ikasketak Saturraranen egin zituen. Ondoren, Gasteizen eta Erroman. 1937an apaiztu zuten eta Arabako Elvillar herrira bidali zuten; ondoren Zumarraga eta, azkenenean, Debara non hemeretzi urte (1950-1969) erretore bezala egin zituen. Euskaltasuna Manuel Lekuonaren bidez ezagutu zuen apaiztegian. Euskara batuaren aurka sortu zen Euskerazaintza elkartearen sortzailetariko bat eta Kardaberaz taldeko partaidea izan zen. Kultura handiko gizona, euskaraz zein gaztelaniaz idatzi zuen. Hedabidetan Zeruko Argia, Diario Vasco, Zer, Euskerazaintza aldizkarietan kolaboratu zuen. 1965an bere Religión prehistórica de los vascos saiakerak hiru mila aleko edizioa izan zuen eta agortu zen. 1966an euskal sinesmen inguruko doktorego tesia Erromako Letrango Unibertsitatean irakurri zuen.
Lanak
Narrazioa
- Juantxo-Txiki (1969), Itxaropena, Zarautz.
- Oto ta Pototo (1969), Itxaropena, Zarautz.
- Semeno de Lazkano. Anai-arteko gorroto (1970), Itxaropena, Zarautz.
- Amairu kontakizun (1987), Itxaropena, Zarautz.
Saiakera
- Religión prehistórica de los vascos, 1965.
- Euskalerri zaarra (Gu Euskaldunok) (1969), Izarra - Editorial R.M, Bartzelona.
- Euskalerria ta heriotza, (1974), Tolosa.
- Euskalerria ta arrantza, (1977), Tolosa.
- Magia y religión primitiva de los vascos (1985).
- Los vascos: de la magia al animismo, (1992), Labayru ikastegia, Bilbo.
Poesia
- Poemak (1987, Egilea editore)
Erreferentziak
Bibliografia
- Idoia Estornes: "Anastasio Arrinda", Gran Enciclopedia Vasca. http://www.euskomedia.org/aunamendi/5165.
- Latxaga: "Euskal sinesmen zarraren jakintsua: Anes Arrinda Albisu". Euskerazaintza. Euskeraren Erri Akademia, XXXI. zk., 1995ko jorrailla-Ekainilla, 60-61 or.
Kanpo loturak
- Anastasio Arrinda literaturaren zubitegian
- (Gaztelaniaz): Idoia Estornesen komentarioa.
- : "Bildur naiz bildur" poema.
- : "Katea" poema.
- (Gaztelaniaz): Los vascos: de la magia al animismo liburua.