Biography
Gallery (3)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Places | Spain | |||
is | Writer Storyteller Singer Bertsolari | |||
Work field | Film, TV, Stage & Radio Literature Music | |||
Gender |
| |||
Profiles | ||||
Birth | 29 November 1994, Oronoz, Baztan, Navarre, Spain | |||
Age | 30 years | |||
Star sign | Sagittarius | |||
Education |
|
Biography
Amaia Elizagoien Varela "Ameli" (Oronoz, Baztan, Nafarroa Garaia, 1994ko azaroaren 29a) bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalari profesionala da.
Bizitza
Lehen urratsak
2-3 urte zituenetik Amaia Oronozen bizi izan da. Ameli du izen artistikoa.Txikitatik bertso eskolan ibilitakoa da, Donezteben, Estitxu Arozenarekin eman zituen bere lehen pausoak eta ondoren aitarekin, Bittor Elizagoienekin jarraitu zuen. Txikitatik bertso paper lehiaketetan eta txapelketetan parte hartu izan du. 2008an gaztetxoen txapela jantzi zuen eta bi alditan kantatu du gaztetxoen Euskal Herriko txapelketan. 2013an kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako txapelketan.
Haur Hezkuntza ikasi zuen Bergaran, eta garai horretan ezagutu zuen ipuin-kontalaritzaren mundua. Ondoren Gasteizen egin zuen Haur Hezkuntzako gradua, EHUn.
Ibilbide profesionala
Irakasle ikasketak egin zituen arren, ipuin-kontalari aritzen da batez ere. Ipuin kontalari profesionala da 2015etik.
Ofizio hau aunitz maite dut. Pribilegio bat da kontalaritzaz bizi ahal izatea Euskal Herrian. Kontalari bezala nire helburua beti izan da gure antzinakoek egin duten lana transmititzea, baina gaur egungo gizartera egokituz.
Ipuin kontaketa musikatuak ere egiten ditu Irati Celestino musikariak lagunduta. Txikitatik izan du ahozko transmisioarekin harreman estua, amak erakutsi zion ipuinen mundua.
Adin guztietakoentzat kontatzen ditu ipuinak.Bertsolari ere jarduten du eta kazetari lanetan ere ibiltzen da, Xaloa telebistan. Idazle lanean berriz, besteak beste, Begoña Durrutyk ilustratutako ipuinari hitzak jarri dizkio.
Lanak
Emanaldiak
- Tolosan Ahoz-Aho 2017 jaialdian.
- Plentzian Txanpon baten truke. 2019.
- Ipuingarria izango da. Liburuaren festa, 2021eko azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Iruñean.
- Ondarroan Txomin Agirre udal liburutegian. LH2ko umeentzako saioa.
Formakuntza saioak
- 2022an Elgetan kontalaritzari buruzko formakuntza gidatu zuen.
Argitalpenak
- Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin liburuko narrazioak, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak plazaratutakoa.
- Amaiur. (Amaia Elizagoien-Begoña Durruty).
Bertsolaritza txapelketak
- Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna: 2008 (Gaztetxoen mailan)
- Txapeldunordea: 2010
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Parte hartzea: 2008 eta 2010
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa
- Finalaurrekoak (1): 2015
- Final-laurdenak (3): 2013, 2017 eta 2019
- Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimena
- Parte hartze (4): 2012, 2014, 2016 eta 2020.
Erreferentziak
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amaia Elizagoien - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus .
- ↑ «"Ipuinek irakaspen bat ematen dizute, irakaspenik emateko desiorik gabe"» Argia .
- ↑ «Amaia Elizagoien Varela - Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus .
- ↑ «‘Amaiur’ liburuaren aurkezpena egin dute Erratzun - Baztan» Erran.eus .
- ↑ Vasco, Diario. (2017-03-24). «Cuentacuentos: Amaia Elizagoien» agenda.diariovasco.com .
- ↑ «Sesión de cuentacuentos con Amaia Elizagoien: 'Txanpon baten truke'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-02-04 .
- ↑ «Amaia Elizagoien: "Irudimena, sormena eta ilusioa dira ipuinen topaketaren oinarria" - Iruñea» euskalerriairratia.eus .
- ↑ Amaia Elizagoien eta Irati Celestino Ipungarrian egongo da. .
- ↑ «Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren saioa (Ondarroa)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza .
- ↑ «Amaia Elizagoien 'Ameli': "Denok daukagu kontalari bat barrenean" - Debagoiena» Goiena.eus .
- ↑ Anbustegi, Fernando. (2022-10-04). «‘Amaiur’, historia maitasunetik» Diario de Noticias de Navarra .
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (1. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus .
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (3. 2016) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus .
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Sudurgorri, 21 Xaloa Telebista,.
- Elkarrizketa: Transmisioari egin diogun omenaldia da Berria, 2022.11.03