Biography
Gallery (3)
Lists
Also Viewed
Quick Facts
Intro | Mayor of Errenteria, elected in 2019 | |||||||||
Places | Spain | |||||||||
is | Politician Consultant Mayor | |||||||||
Work field | Business Politics | |||||||||
Gender |
| |||||||||
Birth | 18 November 1974, Errenteria, Spain | |||||||||
Age | 50 years | |||||||||
Star sign | Scorpio | |||||||||
Politics: | Euskal Herria Bildu | |||||||||
Education |
|
Biography
Aizpea Otaegi Mitxelena (Errenteria, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 18a) politika publikoen arloko aholkulari eta politikaria da. Soziologian eta Politika Zientziatan lizentziatua, Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia zen, 2019ko ekainean, Errenteriako alkate izateko hautatua izan zen arte.
Hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna
Hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna, bi esparru horiek landu ditu Elhuyar Aholkularitzan. Adibidez, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskatuta, genero ikuspegia hizkuntza politikan txerta ahal izateko proposamen bat aurkeztu zuen Otaegik Goizargi Oruesagasti eta Joana Arakistainekin batera.
Esparru honetan egindako lanaren adierazgarri dira ondokoak:
- Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu. Jaime Altuna Ramirez, Saioa Iraola Urkiola, Aizpea Otaegi Mitxelena (Ikastaroa, UEU 2019)
- Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza-politikan? Lanerako marko baten proposamena. Aizpea Otaegi Mitxelena, Goizargi Oruesagasti Otaño, Joana Arakistain (artikulua BAT aldizkarian, 2014)
- Jarrerak hizkuntza normalkuntza prosezuetan Aizpea Otaegi Mitxelena (Hitzaldia, UEU, 2007)
Errenteriako lehen emakumezko alkatea
Errenteriako historiako emakumezko lehen alkatea izan da. Inbestidura-bozketan aldeko hamabi boto eta bederatzi zuri lortu zituen. Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioaren ondorioz, Otaegik gehiengo absolutuarekin ziurtatu zuen alkatetza, EH Bilduren bederatzi zienegotzien eta Podemosek, Equok eta Ezker Batuak osatzen duten koalizioko hiruen babesa lortuta.
Erreferentziak
- ↑ Alkatea – Errenteriako Udala. . .
- ↑ (Gaztelaniaz) Perez, Mikel. (2019-06-16). «Aizpea Otaegi se convierte en la primera alcaldesa de la historia» El Diario Vasco . .
- ↑ Belarra, Maialen. ««Emakumeek eta euskarak pisu ahula dute zenbait arlotan»» Berria . .
- ↑ «Aizpea Otaegi Mitxelena :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aizpea Otaegi se convierte en la primera alcaldesa de la historia» El Diario Vasco 2019-06-16 . .
- ↑ «Aizpea Otaegi da EH Bilduren alkategaia» Oarsoaldeko Hitza 2019-02-01 . .
Kanpo estekak
- @AizpeaOM kontua Twitterren