Aitor Ortiz de Pinedo

The basics

Quick Facts

PlacesSpain
isCritic Literary critic
Work fieldLiterature
Gender
Male
Birth6 April 1961, Bilbao, Spain
Age63 years
Star signAries
Education
University of the Basque Country
The details

Biography

Aitor Ortiz de Pinedo (Bilbo, Bizkaia, 1961eko apirilaren 6a) bizkaitar literatura-kritikaria eta IRALEko irakaslea, irakaskuntza ez unibertsitarioko irakasle-trebatzailea literaturan eta mintzamen formalean zein librean. Euskaltzaindiako Literatur Batzordean ari da, Euskal Literaturaren Antologia prestatzen.

Ibilbidea

Euskal Filologia ikasi zuen EHUn, eta doktorego ikasketak egin ditu kotutelan. Bordele-Montaigne Unibertsitateko doktorea da (Études Basques alorrean), eta EHUko doktorea (Ikerketa literarioak eta Literatura konparatuaren alorrean).

Honako egunkari, aldizkari eta irratietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Fontes Linguae Vasconum, EGAN, Euskera, Elinberri, Uztaro... Gernika aldizkaria (1945-53) ikertu du, hala idearioaren aldetik nola literaturaren aldetik; tesia Jean Etxepareren inguruan egin du, hain zuzen Beribilez bidaia-liburua aztertuta.

Bidaia-literaturaren alorrean euskaraz sortzen dena du orain jorratzen, UEUko Literatura Saileko kide gisa. Hizkuntzaren didaktika-lanak prestatu ditu, irakurmenaren eta mintzamenaren alorretan. (Literatura ikasgelan, "Mintzamen ariketak" Hizpide aldizkarian...)

Kanpo estekak

  • Argitaratutakoen zerrenda bat Artxiker datu-basean: [1]
  • Literatura ikasgelan: [2]
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 17 Apr 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.