Ainhize Belar

Spanish rock climber
The basics

Quick Facts

IntroSpanish rock climber
PlacesSpain
isRock climber
Work fieldSports
Gender
Female
Birth15 January 2006, Atxondo, Durangaldea, Biscay, Spain
Age18 years
Star signCapricorn
The details

Biography

Ainhize Belar Barrutia (Atxondo, Bizkaia, 2006ko urtarrilaren 15a) eskalatzailea da. Espainiako Estatuan, 8c zailtasuneko bide bat eskalatu duen emakumerik gazteena da. 2020an izan zen eta 14 urte zituen.

Biografia

Aitarengandik datorkio zaletasuna. Eskalatzailea du aita eta asteburuetan beragaz joaten zen Durangoko kiroldegiko rokodromora edo arroketara; Araotzera, Oñatira. Ikastolako eskaladako ikastaroan ere ibili zen. Lagunen eraginez hasi zen. Hasieran dibertitzeko asmoz, baina apurka zaletu egin zen.

Pertsona ordenatutzat dauka bere burua eta entrenamenduak ere zehatz antolatzea gustatzen zaio, ez zaio entrenatzea kostatzen.

Lorpenak

2020an 14 urte zituela 8c zailtasuneko Gezurren erresuma lortu zuen Gaubean (Araba). Bigarren 8c-a Skin Dead izenekoa ere Gaubean lortu zuen. Hirugarrena, Kulun Gele zailagoa suertatu zitzaion desplomea eta pauso luzeagoak dituelako, baina soilik sei eguneko ekinaldiak behar izan zituen helburua lortzeko. Laugarrena Mistic izan zen 2022an eta bosgarrena L'espiadimonis 2023an, biak Margalefen (Katalunia). 9a bide bat egitea du hurrengo erronka, Etxauriko Kale Borroka sektorean dagoen Begi puntuan, hain zuzen ere.

2021eko Zailtasun Gazte eta Absolutuko Espainiako Eskalada Kopan lehena izan zen.

Ainhize Belar eskalatzen

2022an Espainiako boulder eta soka txapelketak irabazi zituen,18 urtez azpiko mailetan.

Europan ere lehiatu da; 14 urtegaz Belgikan egon zen, eta 15egaz Austrian, Frantzian eta Ingalaterran.

2023ko maiatzean Etxaurin (Nafarroa Garaia) 9a zailtasuna duen 'Begi puntuan' izeneko idea kateatu zuen Belar Sputnik taldean entrenatzen du Belarrek. Sputnik taldean errendimendua hobetzen laguntzen diete entrenatzaileek (Pedro Berguaga eta Ekhiotz Alsasuaga), psikologoak, fisioterapeutak eta nutrizionistak.

2023ko uztailean Araotzeko Korea sektoreko ‘Honky Tonky’ bidea (8c) kateatu berri du. Duela 25 urte, Josune Bereziartuk marra horrekin munduko lehen 8c femeninoa lortu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 19 Feb 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.