Aines Dufau Lakaberatz

Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria. Euskaltzain urgazlea
The basics

Quick Facts

IntroIkas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria. Euskaltzain urgazlea
PlacesSpain
isEducator Linguist
Work fieldAcademia Literature Social science
Gender
Female
Birth19 January 1965, Saint-Palais, France
Age60 years
Star signCapricorn
The details

Biography

Aines Dufau Lakaberatz (Donapaleu, 1965eko urtarrilaren 19a) baxenafar pedagogo eta hizkuntzalaria da. Euskal Ikasketetan lizentziaduna da (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea).

Ustaritzen egoitza duen Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria da. Elkarte honek euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzen du. Ikasmaterialgintza sortzea, Animazio pedagogikoak eta dokumentazio zerbitzu bat kudeatzea dira elkarte honen lan ildo nagusiak. Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da, eta notizia guztiak deskargatzen ahalko dira.

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an. Hiztegi Batuko lantaldean aritu izan da 2013z geroztik.

Ikas argitaletxean argitaratzen duten guzia euskara batuazko aditz formak erabiliz idazten dute, nafar-lapurterazko hiztegia eta joskera hobetsiz. Egun guzietako hizkuntza tresnarik baliosenak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua dute, eta oroz gainetik Nola Erran hiztegi elektronikoa. Teknika eta zientzia alorretako gaien lantzeko, Euskalterm eta Elhuyarren hiztegiak baliatzen ditugu. Nafar-lapurterazko tradizioari jarraikiz argitaratzen dutena, zubereraz ere argitaratzen dute, eskolako lehen eta bigarren zikloetan ari diren irakasle eta ikasleentzat (2 eta 8 urte). Alabaina Zuberoako haurrek lehenik zuberera menderatu behar dutela uste dute, haur literaturaren bidez, eta halaber zientzien eta matematiken bidez ere. Hausturarik ez dadin izan eskolako, herriko eta eskolako mintzairen artean, ikastresnak zubereraz ere argitaratzen dituzte, eskolako lehen urtekoentzat.

Zenbait idazlan

Erreferentziak

  1. «Dufau Lakaberatz, Aines» www.euskaltzaindia.eus . .
  2. Coyos, Jean-Baptiste ( 1952-) (2019) Euskara batua eta Ipar Euskal Herria : 1964-2018 Euskaltzaindia ISBN 978-84-949787-6-0 PMC 1123022555 . .
  3. Dufau, Aines (2018) Gaurko egoera. Euskararen batasuna nola ikusten den Ipar Euskal Herritik Euskaltzaindia. 100. urteurreneko biltzarra . .
  4. Gorostiaga, Hur; Idieder, Arantxa; Dufau, Aines; Bourgoin, Paskal; Ouret, Marie Andrée (2012) «Irakaskuntza elebidunaren erronka: hiztun osoak egitea» EUSKERA (57): 155–162 ISSN 0210-1564 . .

Ikus, gainera

  • Ikas

Kanpo estekak

  • Ikas webgune ofiziala
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 25 Dec 2019. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.