Agurtzane Obregozo

Baztandar errugbi jokalaria
The basics

Quick Facts

IntroBaztandar errugbi jokalaria
PlacesSpain
isAthlete Rugby player
Work fieldSports
Gender
Female
Birth9 April 1979, Lekaroz, Baztan, Navarre, Spain
Age45 years
Star signAries
Sports Teams
Public University of Navarre
La Única Rugby Taldea
AS Bayonne
Spain women's national rugby union team
Spain women's national rugby union team (sevens)
The details

Biography

Agurtzane Obregozo Bereau (Lekaroz, Baztan, 1979ko apirilaren 9a) nafar errugbilari-ohia da, erdiko postuan aritzen zena. Hamabosteko eta zazpiko errugbiko Espainiako selekzioetan jokatu zuen.

Kirol ibilbidea

NUPeko taldean hasi zen errugbian, hori baitzen garai hartan Nafarroa Garaiko emakumeen talde bakarra. 2003-04 denboralditik aitzina, zazpi urtez parte hartu zuen Euskal Ligan La Unicarekin (2006-07koan BRT-La Unica izan zen taldea), 2010ean Baionak kontratatu zuen arte.

2003ko martxoaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Ingalaterraren aurka, Sei Nazioen Txapelketan. Horren ostean, beste hiru urtez parte hartu zuen Sei Nazioen Txapelketan, bost urtez Europako Errugbi Kopan, eta baita 2006ko Munduko Errugbi Kopan ere; guztira, 32 partida jokatu zituen.

Zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, berriz, 45 partida jokatu zituen, 2005eko ekainaren 25ean hasirik. Zazpi aldiz parte hartu zuen Europako txapelketan, eta behin irabaztea lortu: 2010ean, Moskun. Horrez gain, 2009an Dubaiko Munduko kopan aritu zen.

Palmaresa

Espainiako hamabosteko errugbi selekzioa

  • Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa
    • irabazlea: 2010
    • bigarrena: 2011

Espainiako zazpiko errugbi selekzioa

  • Europako txapelketa
    • irabazlea: 2010
    • bigarrena: 2005, 2009, 2011

Erreferentziak

  1. Agurtzane Obregozo Bereau. rugbyfemenino.com.es .
  2. Arozena, Aitor. Emakumeen taldea zelairatuko du Baztan Rugby Taldeak. Ttipi-ttapa, 2006-09-21, erran.eus .
  3. Euskadiko Errugbi Federazioa: historikoa. ferugby.es .
  4. Histórico internacional. ferugby.es .
  5. García, Gregorio. España se proclama campeona de Europa... ante Holanda. Marca, 2010-7-11, marca.com .
  6. Agurtzane Obregozo, campeona de Europa. Noticias de Navarra, 2010-05-16, noticiasdenavarra.com .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 27 Jan 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.